Agerraldia: 2016ko ekintza plana eta aurrekontua zehaztuko ditu sareak

02.12.15
Erakundea

Ezagutzan oinarrituz eredu produktiboa aldatzeko biderantz laguntzeko asmoz bat eginik eta elkarlanean Innpulso Sarean bilduta dauden udalerriek Osoko bilkura egin dute gaur Ermuan. Aldez aurretik, Kontseilu Errektorea herriko Izarra Centre eraikinean bildu da. Eta bilera horren atarian Lehiakortasun eta Berrikuntza Ministerioaren Zuzendari Nagusiak eta presidentzian dauden herri bien alkateak eta anfitrioiarenak hedabideen aurrean izan dira bileraz eta sarean hitz egiteko.

Mª Luisa Castaño zuzendari nagusiak esan du “Ministerioak sustatutako sarearen bilera honek berrikuntzaren dogma gauzatu nahi duela, berrikuntzak gizartearen motore eta herritarron bizitza hobetzeko balio behar baitu. Zeregin horretan eta Ministerioaren ustez berrikuntzaren ametsa egi bihurtzeko modu bakarra herritarrak eta enpresariak hurbiltzea zela pentsatu zuen eta horretarako toki administrazioengana jo eta horiek erabiltzea. Ideia horri esker, egun ekimen horren barne inplikaturik 53 udal ditugularik”.

Carlos Totorikak ongi etorria eman die sareko ordezkariei eta ondorengoa adierazi” sarean konpartitzeko, lan egiteko, ikasteko eta elkarlanean jarduteko aukera izan dugu, onenetan erreparatuz aurrera egiteko, Toki administrazioetatik lagunduz gizarteak dituen erronkei erantzuten: hots jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea. Eta baita ingurumen, zahartzaro etab bestelakoei ere erantzuten laguntzeko. Laburbilduz, administrazio publikoak beren eraginkortasuna eta taldeko jasangarritasuna hobetzeko, lehenbailehen. Ekinez, hitzak gaindituz eta lan eginez”.

Barakaldoko alkate, Amaia del Campok, bestalde “Sareko kide izatea aukera dela esan du, eredu ekonomiko berria garatzea ahalbidetzen duelako, oinarritik, sustraitik bertatik udala herritarrekiko hurbilen dagoen erakundea baita, horien beharrak ezagutzen dituena, bere egunerokoaren errealitatea”. Agintariak aurreratu du sarearen 2016 ekintza planen artean nazioartekotzea helburu izango dela, “estatuan gure herriek enpresa eta garapen berritzailearen erreferente izateaz gain Europan ere izan daitezela lortu behar dugulako”.

Mostoleseko alkateak, David de Lucasek, azkenik, ondorengo ideia azpimarratu izan du hitz egin duenean: “sareak jada baditu urte batzuk eta maiatzeko toki hauteskundeen ondoren Osoko bilera hau egitea komenigarri zen sarearen existentzia eta bere helburuak berresteko, indartzeko eta, batez ere, udalek eredu produktiboa aldatzeko eginkizunean inplikatuak gaudela agerrarazteko, gutariko herri bakoitzean kalitatezko enplegua sortu dadin”.

Jarraian eta erakundearen Youtube kanal korporatiboan agerraldiaren bideo osoa uzten dizuegu. Zortzi minutu eta laurdeneko iraupena besterik ez du eta hizlari bakoitzak esandakoa jasotzen du hitzez hitz.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n