‘ETEn erronkak ikasgelatan’ sariak IMH, Armagintza eta San Pelaio zentroetako ikasleentzat

03.12.15
Ekonomi Sustapena

Hiru taldetan eratutako hamaika gaztek eta gure udalerrian edo eskualdean ditugun DBH, Batxilergo edo heziketa zikloetako hamaika gaztek, “Gazteak eta ETEak” programan parte hartu eta horretan aurkeztutako lanengatik sariak jaso dituzte gaurkoan, arratsean amaitu berri diren X. Toki-garapen Jardunaldien baitan. Diploma eta erosketa txekeak banatzeko ekitaldiak amaiera eman dio ofizialki aurtengo edizioari, interesgarri zein biziari. Sariak banatzeko ekitaldiaren buru izan dira Teresa Laespada Foru Diputatua eta Carlos Totorika alkatea.

‘ETEn erronkak ikasgelatan’ tituluaz ikasle gazteek parte-hartze eta ekintzailetza prozesuan parte hartu dute bere sormena probatuz herrian dugun ehun produktiboa nahiz bertan ekoizten diren produktuak ezagutu ondoren. Esterako bizikletak, desfibriladoreak, buru babesgarriak, zinerako besaulkiak, teknologia berriak, eta abar…Prozesu hori tailerren bidez egin dute, hiru ordutan. Parte hartu izan duten zentroek ondorengoak izango dira: Armagintza Eskola, IMHa, Uni Eibar-Ermua eta San Pelaio ikastetxea.

Guztira berrehun ikasle gaztek hartu dute parte, taldeetan eraturik 47 lan edo proposamen aurkeztu izan dituztelarik. Lehenengo saria Makina Erreminta Institutuko Abraham, David, Gorka eta Oihanek osatutako taldeari egokitu zaio, ‘Multicuter’ izeneko proposamenagatik. Bigarren saria Armagintza Eskolako Txomin, Ander eta Josurentzat izan da, PAM izeneko produktuagatik. Hirugarren eta azkena, berriz, San Pelaio ikastetxeko Nahia, Kevin, Maialen eta Oierrek eraman dute, ‘Ultimate helmet’ produktu proposamena aurkeztu izanagatik.

Toki-garapen Alorrak amaitu berri du DBH, batxilergo eta heziketa zikloetako ikasleei zuzenduriko jarduerak ‘Gazteak eta ETEak’ programaren baitan. Horrek Eusko Jaurlaritzaren eta, hain zuzen, Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzaren finantzazioa jasotzen duelarik.

Zorionak guztiei!

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena