Hiru igogailu publikoak egiteko lanak aurrerantz doaz, plangintzari jarraiki
San Pelaio, Aldapa eta Zerukoa kaleetan igogailu publiko eta doakoak egin eta erabil gai jartzeko lanek aurrera doaz. Zeregin ezberdinak aurreikusitako plangintzarekin bat aurrera doaz. Zeregin ezberdinak aurreikusi bezala gauzatzen ari dira eta, jada, azpiegitura horien kokapena, nondik nora joango eta egingo duten ibilbidea eta hiriko gainerako elementuekiko bat egitea antzeman daiteke. Olabarri eraikuntzak da enpresa esleipenduna eta hiru kokalekutan ari da aldi berean lanean, San Pelaion, Aldapan eta Zerukoan.
Zonalde eta kale bakoitzean gauzatzen ari diren lanak zertan dira laburbilduta, egoera ondokoa da:
Zerukoa
Zimendatzea egin ondoren, instalazioa egiteko obra zibilaren lanak aurrera jarraitzen dute. Igogailuaren zuloa eta kaxaren kofratzea egiten ari dira hormigoizkoak amaitzeko eta egitura metalikoa birplanteatzeko. Auzoko kalea itxita jarraitzen du oinezkoentzat eta ezin da pasa Ongarairantz, nahiz eta behin-behinean eguberrien ondoren eta martxora bitartean berriz irekitzeko asmoa dagoen, tailerrean egitura metalikoa bukatu artean.
Aldapa
Aldapan jada zabalik dago eta erabilgai tutu egiturarekin prestatu den aldi baterako arrapala, 6 eta 8. atarietara joateko zegoen zementuzkoa eraitsi egin ondoren. Aldapa Ongarairekin lortzen duen alboko eskaileratik ez dago pasoa, itxita baitago. Zonaldea egonkortzeko eta goiko aldeko nahiz erdiko baseak prestatzeko lanek egin dira, makinak hormigoia lurrean sartu ondoren (mikropilote deritzanak). Sustrai edo adar horiek erdiko plataforman ahiz goikoaren oinarria izango dira.
San Pelaio
Azkenik San Pelaion igogailura sartzeko zonaldea, zulo eta kabinaren zementazioak eta lorategiari eusteko lanak eginak daude. Goiko aldean eta Aldapara iritsi aurreko eskaileren azken zatia erabiltzen ahalbidetuko duen metalezko tutuen aldi baterako eskailera itxita jarraitzen du. Hori zabaldu eta erabiltzen hasiko da, bertan pasarelaren oina egiten hasten direnean.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da