Zinerik onenaz gozatzeko hiru egun

04.12.15
Ermua Antzokia

Urteko azken hilabetean gaude jada, eta festa giroa izaten da nagusi abenduan. Ermua Antzokian zinearen jaiak ez du etenik, eta asteburu honetan ere pelikula berri-berriak ikusteko aukera izango da.

Larunbatean hasiko da zine komertziala ‘Un otoño sin Berlín’ film euskaldunarekin. Lara Izagirre zuzendari zornotzarraren lehenengo pelikula da, eta kritikek freskoa, dotorea eta etorkizun oparokoa dela azaldu dute. Bizkaian grabatutakoa da, eta Irene Escolar du protagonista. Atzerrian aukera hobeen bila ibili ostean, etxera itzultzen den Juneren istorioa kontatzen du. Han, iraganean bikotekidea izandako Diegorekin egingo du topo berriro, eta biek batera egingo diote aurre atsekabeari eta aukera faltari. ‘Un otoño sin Berlín’ larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean eskainiko da.

Zine komertzialaren eskaintza osatzen duen bigarren filma ‘Spectre’ da; James Bond klasikoaren itzulera pantaila handira. San Mendesek zuzendu du obra, eta mundu guztian sekulako arrakasta izan du. Batetik, gidoi oso ona dauka, eta bestetik, aktore zoragarriak: Daniel Craig, Christopher Waltz, Léa Seydoux, Ralph Fiennes, Monica Bellucci eta Naomie Harris, besteak beste. 140 minutuko zurrunbiloa, akzioa, tentsioa eta dibertsioa uztartzen dituena. Ikusgarria. ‘Spectre’ larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean proiektatuko da.

Haurren zineari dagokionez, igandean 17:00etatik aurrera ‘Los cinco y el secreto de la pirámide’ filma eskainiko da. Enyd Bliton idazleak sortutako pertsonaiak presente egon dira belaunaldi ezberdinetako neska-mutilen haurtzaroan. Oraingoan, zineman ikusi ahalko dira, Egipton misterio bat argitu nahian.

Hilero bezala, abenduan ere hilabeteko zine bonoa eskuratu daiteke Lobiano Kultur Gunean edo Ermua Antzokiko leihatilan. 13,2 euro balio du, eta helduentzako zine komertzialeko eta zine klubeko saioetara joan daiteke, film bakoitza 1,2 eurotan ikusiz. 3Dn dauden emisioek 2 euro gehiagoko kostua daukate.

Informazio gehiagorako, jo ezazu Ermua Antzokiaren mikrositera.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean