Zer egingo dugu San Pelaio kaleko zuhaitzekin?
San Pelaio kale aurreko espaloian ditugun zuhaitzekin zer egingo denaren erabakia auzoko bizilagunen eskuetan dago: guztiak kendu, erdiak utzi edo dagoen moduan mantendu espaloia berriztu arren. Udalak herri galdeketa egingo du aste honetan San Pelaio kaleko 10 eta 32. eraikinen artean bizi diren eta adinez nagusiei. Kontsulta abenduaren 12ko larunbatean izango da, egun horretan auzoko parkearen kioskoan hautestontzia jarriko baita interesdunen iritziak jasotzeko asmoz. Ontzia goizeko 11etatik eguerdiko ordu 2ak arte mantenduko da bertan, segidan jasotako iritziak zenbatuko direlarik. Proposamena gaur goizean Udalbatzak izan duen Informazio Orokorreko Batzordean aurkeztu da. Jabe-erkidegoen ordezkari edo presidenteak bertan izan, lekukoarena egin eta galdeketa zuzena izatearen fede eman dezaten eskatuko zaie.
San Pelaio auzoko espaloia aldatzeko lanak aurrera doaz. Obrak zalantza sortarazi du, aukeraz baliatuz espazio hori gehiago transformatu beharko litzatekeen ala ez. Pertsona batzuk diotenez espaloian zehar zaila da pasatzea hainbat tokitan, batez ere haur-kotxeekin edo minusbaliatuen gurpil-aulkiekin. Horren harira, zenbait pertsonek 10. eraikinetik 32ra dioan tartean dauden zuhaitzak kentzea edo murriztea proposatu dute.
Udal honek bertako bizilagunen iritzia aldez aurretik ezagutu nahi du, hartu beharreko erabaki hori orekatua eta adostutakoa izan dadin. Hori horrela, abenduaren 12ko larunbatean, eta goizeko 11etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean, Udalak hautestontzia jarriko du parkeko kioskoan, auzoko bizilagunen iritzia jaso eta ezagutzeko asmoz. Aipatu aukeretako bat hautatu eta beren iritzia eman ahal izango dute espaloi horretako etxebizitzetan bizi diren eta 18 urtetik gorakoak diren pertsona guztiek. Hiru dira dauden aukerak:
- Espaloian dauden zuhaitzak kentzea.
- Espaloian dauden zuhaitzen erdiak kentzea.
- Dagoenean, zuhaitzak kendu gabe lagatzea.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da