Lolita Floresek Ermua Antzokia beteko du ‘La plaza del Diamante’ antzezlanarekin

09.12.15
Ermua Antzokia

Gerraondoko Bartzelonako istorio gordinak Ermua Antzokira iritsiko dira ostiralean ‘La plaza del Diamante’ antzezlanaren eskutik. Lolita Flores aktore eta abeslari ezagunak barneko bakarrizketa gogor bat antzeztuko du leporaino beteko den aretoan; izan ere, ia sarrera guztiak saldu dira jada.

Natalia ‘La Colometa’ neskatilaren istorioa kontatzen du obrak. Munduan galduta sentitzen da Natalia; amarik gabe, ingurukoak joaten eta hiltzen ikusiko ditu, gosea eta miseria pasatuko ditu eta bere seme-alabekin aurrera egiteko gaitasunik gabe sentituko da sarritan. Gerraosteko narratiba kataluniarreko lanik garrantzitsuenetako bat da. Garai hartako Bartzelonako kronika zehatza eskaintzen du, eta aro horrek bertako biztanleengan zer-nolako eragina izan zuen erakusten du.

Bakarrizketa zirraragarri hau ostiralean izango da ikusgai 22:15etik aurrera, eta 75 minutu inguruko iraupena dauka. Sarrerek 15 euro balio dute, eta Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan edota Kutxabanken webgunean eskuratu daitezke. Agortzear daudenez, ezin da bermatu ostiralean bertan Antzokiko leihatilan salgai izango ote diren.

Antzezlanaren aurrerapen bat ikusi dezakezue ondoko bideoan:

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako