455 pertsonek erabakiko dute zer egin San Pelaio espaloiko zuhaitzekin

11.12.15
Erakundea

Guztira 455 pertsona dira biharko egunean –abenduaren 12an- beren iritzia eman ahal izango dutenak eta, adierazitakoaren arabera, San Pelaio kale aurreko espaloian ditugun zuhaitzekin zer egingo denaren erabakia hartuko dutenak. Kopuru horren barne daude San Pelaio kaleko 10etik 32ra bitarteko eraikinetan bizi diren adinez nagusiak eta eraikin horien etxabeetan establezimenduak dituztenak. Hortaz erabakia auzokoen eskuetan dago: arbola guztiak kendu, erdiak utzi edo dagoen moduan mantendu espaloia berritu arren. Pertsona guzti horiek etxeko gutunontzian izango dute biharko kontsultan erabiliko den agiri ereduaren alea.

Esan bezala, kontsulta bihar egingo du Udalak auzoko parkearen kioskoan hautestontzia jarriko baita interesdunen iritziak jasotzeko asmoz. Ontzia goizeko 11etatik eguerdiko ordu 2ak arte mantenduko da bertan, segidan jasotako iritziak zenbatuko direlarik. Proposamena aste honetan Udalbatzak izan duen Informazio Orokorreko Batzordean aurkeztu da. Jabe-erkidegoen ordezkari edo presidenteak bertan izango, lekukoarena egin eta galdeketa zuzena izatearen fede emateko.

San Pelaio auzoko espaloia aldatzeko lanak aurrera doaz. Obrak zalantza sortarazi du, aukeraz baliatuz espazio hori gehiago transformatu beharko litzatekeen ala ez. Pertsona batzuk diotenez espaloian zehar zaila da pasatzea hainbat tokitan, batez ere haur-kotxeekin edo minusbaliatuen gurpil-aulkiekin. Horren harira, zenbait pertsonek 10. eraikinetik 32ra dioan tartean dauden zuhaitzak kentzea edo murriztea proposatu dute.

Udal honek bertako bizilagunen iritzia aldez aurretik ezagutu nahi du, hartu beharreko erabaki hori orekatua eta adostutakoa izan dadin. Hori horrela, abenduaren 12ko larunbatean, eta goizeko 11etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean, Udalak hautestontzia jarriko du parkeko kioskoan, auzoko bizilagunen iritzia jaso eta ezagutzeko asmoz. Aipatu aukeretako bat hautatu eta beren iritzia eman ahal izango dute espaloi horretako etxebizitzetan bizi diren eta 18 urtetik gorakoak diren pertsona guztiek. Hiru dira dauden aukerak:

  • a) Espaloian dauden zuhaitzak kentzea.
  • b) Espaloian dauden zuhaitzen erdiak kentzea.
  • c) Dagoenean, zuhaitzak kendu gabe lagatzea.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian