Udalbatzak sei gai aztertuko ditu abenduari dagokion Osoko Bilkuran

14.12.15
Erakundea

Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zazpietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak sei puntu hartzen ditu barne eta horien artean azpimarra behar aurtengo udal aurrekontuan egingo den aldaketa bat.

Lehenengo gaian zinegotziei gai zerrendako puntuekin zerikusia duen edonolako interes edo bateraezintasunik duten ala ez galdetuko zaie. Bigarrenean eta hirugarrenean azaroaren 23an eta 25 egindako bileren aktak bozketara jarriko dira. Laugarrenean 325172015 Dekretuaren berri emango da,zeinaren bidez eta Kredituak Gehitzeko aurrekontuaren 8. aldaketa egin da.

Bosgarrenean, Izarra Centre eraikinean ekintzailetza-espazioak erostearen inguruko gaia mintzagai izango dute zinegotziek, Espazioan hain zuzen ere, Ekintzailetza Gune eta Enpresen Haztegiko lehen solairua eta zerbitzu-sektoretarako eta 60 metro karratuko beste lokal bat bigarren solairuan.

Seigarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda ikusteko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan