Gabonetako Erakusleihoen VI. lehiaketa deitu da
Udalak eta Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) Gabon erakusleihoen VI. Lehiaketa antolatu eta deitu dute, jaietarako nahiz Urte Berrirako desiorik onenak eskaintzeko. Helburua denda guztien pizgarri izatea da, herrian gabon giro koloretsua izan dezagun. Ekimenean parte hartu ahal izango dute nahi duten establezimendu guztiek, elkarteko bazkide izan edo ez. Hiru sari daude, guztira 950 €tan baloraturik daudenak. Lehenengo biak epaimahaiak esleituko ditu eta hirugarrena, ikusle eta bezeroek herri bozka bidez. Lehen saria establezimendu irabazlea oro har hobetu eta modernizatzeko aholkularitza izango da, horren balioa 600ekoa izanik. Bigarrena, aldiz, dendako atal bat hobetzeko aholkularitza, 150€tan baloratutakoa. Hirugarrena gauza bera, baina 200€ko balorea duena.
Parte hartu nahi dutenek, 943 179018 telefono zenbakira dei dezakete goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara edo jportugal@udalermua.net postontzira idatzi. Inskribatzen direnak e-postaz aurkezten duten erakusleihoaren argazki bana bidali beharko dute. Argazkiak 1280x720 ppp-ko tamaina izan behar dun eta bereizmenik altuena. Erakusleihoek argiak piztuta mantendu beharko dituzte arratsaldeko 6etatik gaueko 10etara bitartean.
Epaimahaiak bere erabakia ezagutaraziko du abenduaren 22 edo 23an eta hori apelaezina izango da. Bestalde, herritar eta bezeroek beren iritzia eta gustukoen duten erakusleihoaren alde bozka ahal izango dugu webgune korporatibo honetan bertan, abenduaren 31ko gauerdira artean. Parte hartzaileen artean produktu sorta bat zozketatuko da.
- Lehiaketaren oinarriak pdf formatuan.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena