Danza Invisible laukotea, Ermua Antzokia dantzan jartzeko prest

16.12.15
Ermua Antzokia

Gaztelaniazko musikaren erreferente handienetako bat izango dugu ostiral honetan Ermua Antzokian. Danza Invisible talde malagarrak 30 urtetik gora daramatza musikaren munduan; erabateko erritmodun hiru hamarkada. Horixe erakutsi nahi dute, hain zuzen, Ermuan emango duten kontzertuan.

Javier Ojeda abeslaria buru duen laukote andaluziarrak etapa ezberdinak igaro ditu, hasierako aire britainiardun funk hartatik hasi, eta egungo lanen latindartasun tropikalera. Izan ere, 21 diskoren ostean, geldiezin jarraitzen du Danza Invisiblek.

Kontzertua ostiralean, 22:15etik aurrera izango da Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude, 12 euroren truke, Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Informazio gehiagorako, taldearen webgunera jo dezakezue.

Ostiralerako girotzen joateko, laukotearen abestirik ezagunenetako bat uzten dizuegu, “Sabor de amor”.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako