Igandean ia 13.000 lagunek bozkatu ahal izango dugu Ermuan

18.12.15
Erakundea

Ermuan 12.902 pertsonek bozkatu ahal izango dugu igande honetan –abenduaren 20an- Hauteskunde Orokorretan. Datu hori jasotzen da indarrean eta eguneratuen dugun hautesle-erroldan, zeina prozesuaren oinarri hartuko den. Bozkatu ahal izango dugunon kopurua txikiagoa da orain lau urte hauteskunde prozesu berdinera deiturik geundenarekin alderatuta, 2011n Ermuan 18 urtetik gorakoak 13.160 pertsona ginelako. Hau da, orain baino 258 hautesle gahiago.

Gure herrian sei hauteskunde egoitza ditugu: kiroldegia, Lobiano, Sallabente ikastetxea, Gizarte zentroa, Merkatu plaza eta Ongarai ikastetxea. Herri osoa barruti bakarra da eta barne hartzen ditu hamaika atal edo sekzio, horiek hogei hauteskunde-mahai banatuta daudelarik. Hautesle kopururik handiena duen atal edo sekzioa bigarrena da –mahai bakarra baitu- 895 izen baitute. Horren atzetik eta ezaugarri berdinekin bosgarrena dago 812 pertsonaz osatutako zerrendarekin eta oso hurbil, zortzigarren atala edo sekzioa eta B mahaia, 803 hauteslek osaturikoa.

Abenduaren 20ko hauteskundeak: jarraipen berezia egingo diogu egunari

Ermua Hiriko webgune honetan lanean dihardugun langileak bat egingo dugu igandean hauteskunde egunean gorabeherarik gabe eta egoki atera dadin lan egingo duten gainerako guztiekin. Hauteskunde Orokorrak gure jomuga eta zeregin nagusiena izango dira egun osoan zehar. Web gune honetan hauteskunde egunari jarraipen zorrotza eta zehatza egingo diogu, egunak ematen duen guztia kontatuz.

Egunari hasiera emango diogu goizean goizetik, hauteskunde-mahaien eraketa eta kolegioak zabaldu izanaren berri emateko. Ondoren kalean izango gara giroa eta gertatutakoak jaso eta kontatzeko.

Arratsaldeko ordu bietan partaidetzaren lehenengo datuak eskainiko ditugu eta, seietan, partaidetzaren bigarrena aurrerapena emanen dugu berriz ere, hauteskunde-kolegioak itxi baino bi ordu lehenago. Iluntzean boto-zenbaketa egin eta emaitzak jaso ahala, horiek kaleratuko ditugu guztiek jakinaren gain jartzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian