Herriko emaitzak: Podemos: 2.579, PSE-EE: 2.175; PP: 1.684; EAJ-PNV: 1.041; EHBildu: 755; C’S: 548, IU-UpeC: 523

20.12.15
Erakundea

Pablo Iglesiasen partiduak botoen kopururik altuena lortu du gaurko Gorte Nagusietarako hauteskundeetan botorik gehienak lortu ditu gure herrian. Podemos alderdiak guztira 2.579 bozka (%26,83) lortu ditu, hautesle-erroldak Ermuan izan duen 12.902 hautesle posibleetatik. Bigarren alderdi botatuena Partidu Sozialista izan da 2.175 txartel jaso eta gero, (%22,62). Jarraian, Partidu Popularra izan da, zeinak 1.684 bozka (%17,52) lortu dituen.

Boto kopuruaren araberako zerrenda horretan, lauugarren tokia EAJ-PNVri egokitu zaio 1.041 (%10,83) botorekin. Bere atzetik, bosgarren EHBildu kokatu da, 755 (%7,85). Lehen sailkapen honetan seigarren Ciudadanos geratu da 548 txartel lortuta (%5,7) eta IU-UpeC zazpigarren ageri da 523 txartelekin. Kongresurako emaitzen datu zehatzak ondorengo taula grafikoan eskaintzen ditugu:



2015eko Gorte Nagusietarako Hauteskundearen behin-behineko emaitzak
Logoa Alderdi politikoa 2015eko botoak botoen %
Podemos logotipoa Podemos 2.579 26,83%
PSE-EE (PSOE) logotipoa PSE-EE (PSOE) 2.175 22,62%
PP logotipoa PP 1.684 17,52%
EAJ-PNV logotipoa EAJ-PNV 1.041 10,83%
Bildu logotipoa EH Bildu 755 7,85%
Ciudadanos logotipoa Ciudadanos 548 5,70%
Unidad Popular logotipoa Unidad Popular 523 5,44%
Grafikoa hemen agertuko da.


Ermuan hautesleen %75,07 bozkatu du gaurkoan, parte-hartzea duela lau urterekin alderatuta, lau puntu eta erdi igo delarik. Emaitzak behin-behinekoak dira, Durangoko Hauteskunde Batzordeak jardunaldiko agiriak aztertu eta ontzat eman artean. Une horretan, behin-betikotzat joko ditu organo horrek.

Senatuko emaitzarik ez dugu gaur emango. Bihar arte itxarongo ditugu, datuak oso berandu jaso eta ezagutzea espero baita, nominatiboak direlako.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian