Parte-hartzea %60,08 izan da arratsaldeko 6ak arte, 2011n baino bost puntu gehiago
Ermuan jada botoa eman dutenen portzentajeak ia bost puntu eta laurden altuago da, 2011koarekin alderatuz gero. Arratsaldeko seietan hautesleen parte-hartzea %60,08 dela ezagutarazi da, hauteskunde mahaietan datuak bildu eta gero. Datu horrek esan nahi du Ermuan botoa eman dezaketen 12.902 hautesleetatik arratsaldeko seiak baino lehen 7.751 pertsonak bozkatu dutela.
Orain dela lau urte ordu berean parte-hartzea %54,77 izan zen. Urte hartan bozkatu zezaketenak ere gehiago ziren, 13.160 pertsona alegia. Aldiz, aurten hautesle izan gaitezkeenak 12.902 gara, hau da 258 pertsona gutxiago.
Nolanahi ere, datuok hurbilpen eta aurrerapena besterik ez dira, eguneko joera erakusten dutenak oraindik ere bi ordu geratzen baitira hauteskunde-kolegioak ixteko. Kolegiook itxitakoan ezagutuko dugu ermuarron parte hartzearen datu zehatza eta benetakoa.
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian