Hautesleen %38 bozkatu du arratsaldeko ordu 2ak baino lehen

20.12.15
Erakundea

Ermuko hautesleen %38, 56 bozkatu du gaur, arratsaldeko ordu biak baino lehenago. Portzentajea duela lau urte atzerakoaren paretsu baina handiagoa da, orduan % 37,65 baitzen portzentajea, hau gaurkoa baino %1,10 txikiago. Kontutan hartu behar den hautesleen errolda ere, orduan gaurkoa baino handiagoa dela. Orain lau urte, botoa eman zezaketen ermuarrek 13.160 ziren eta gaur aukera hori izango dugu 12.902 biztanlek. Hotas, bataz beste, 258 pertsona gutxiago prozesu honetan. Normaltasuna da nagusi gaur Ermuan, hauteskunde egun honetan. Arratsaldeko ordu 2ak arte hautesleen heren luze batek bozkatu du gure herrian.

Ezer gutxi dago aipatzeko, goiza eta eguerdia normaltasunean igaro baititugu udalerrian. Hauteskunde prozesuari buruz ezer aipatzekotan, kolegioetan eta bozka jende ugari ibili izan dela da.

Udaletxeko Abiapuntu bulegoa zabalik dago kontsultetarako

Hauteskunde kolegioetan azkeneko prozesutik hona aldaketarik egin ez izanak asko lagundu die hautesleei. Hori, igarri izan dugu udalak gaurko egunean zabalik duen Abiapuntu bulegoan, bertatik biztanle gutxi pasa baita. Dena den, betiko moduan bat edo beste ibili izan da galduta eta bere hauteskunde-kolegio eta mahaiaren bila.

Hauteskunde-mahaietako presidenteek posta bidez aldez aurretik bozkatu dutenen botoak jaso dituzte goizean zehar, postetxeko langileen eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen