Nubip Telecom operadorea Ermura etorri da, toki merkatuaren lidergoa hartzeko asmoz

22.12.15
Ekonomi Sustapena

Zuntz optikoko udal sare neutroa aurrerantz sendotzen jarraitzen du. Telekomunikazioko laugarren operadore bat azpiegituran zerbitzuak eskaintzen hasiko da laster batean. Hain zuzen ere, euskal Nubip Telecom Solutions enpresa da, Mungian eta Zamudion egoitzak dituena. Ermuko udalak eta Nubip enpresak hitzarmena sinatu zuten atzo eguerdian, bigarren horrek udalaren zuntz optikoko sare neutroan zerbitzuak eskaintzen hasteko. Aurkezpen ekitaldian parte hartu zute herriko Juan Carlos Abascal alkateordea eta operadorearen zuzendari exekutiboak, Iosu Martinezek. Ekitaldia udalatexeko Osokoaren bilkura aretoan egin zen. Aurkezpen eta sinaduraren ondoren Nubip zerbitzuak eskaintzen hasiko da urtarriletik aurrera, horren oinarri Izarra Centre eraikinean bertan dagoen Datuak Prozesatzeko Zentroa izanik. Eskainiko dituenen artean internet abiadura oso azkarrean, telefono finkoa etxean eta eskukoa, TBa eta sarean eta interneten oinarrituriko zerbitzu hainbat pertsonontzat.

Aurkezpen eta sinadura ekitaldia ikus dezazuen jarraian bideoa uzten dizuegu gure Youtube korporatiboaren bitartez.

Zuntz-optikoko udal sare neutroa sendotzen eta handitzen doa. Herriko bi mila eta laurehun etxek, jada, zuntz-optikoaren hargunea badute. Horrez gain, etxebizitza gehienak herrian hargunea izateaz gain ONT (ohiko ''router'' edo bideratzailearen antzekoa eta Set top Box) deskodetzailea- eta urrutiko agintea dugu. Zerbitzu horietaz eta telefoniako hainbat gehiagoz guztiok gozatu dezakegularik.

Une honetan zuntz-optikoaren udal sarean lau operadore izango ditugu: Adamo eta open Cable taldeko Atrium Telecom, Sarenet eta berriena Nubip operadoreak hain zuzen.

Promosa sozietate publikoak sare nagusirako kable tirada egina du eta baita hori handizkako hornitzaileekin konexio edo lotura eginda era. Sareak hamahiru sarbide puntu ditu, teknikoki nodo izena dutenak –konexiorako zentralak zonaldeka- horiek eta kablez eraikinetan jarri dituzten kaxa beltz batzuetara –Terminal Optikoaren Kaxa deritzatenak- doazenak. Kaxa horietatik segituz etxebizitza barnean jarriko duten erroseta optikora zabalduko dute seinalea.

Proiektua herrian zabaltzeko bost milioi euro inbertitu ditu udalak zuntz optikoko sare publikoa prestatzen. Sare publiko propioa, non nahi duten telekomunikazioko enpresek egun dagoen euskarririk azkarren eta fidagarrienean zerbitzuak eman ahal izango dute. Sare horrek datu transmisiorako kapazitate altua eta abiadura oso azkarra ditu ezaugarri gisa. Hirurehun megabyte (MB) erreal eta simetrikora iristeko kapazitatea du, hau da bai datuak jaisteko eta baita datuok sarera igotzeko prozesuan.

Herritarrok nahi dugun operadorearekin kontratu ahal dugu zerbitzua (ahotza, datuak, internet eta TB) eta horiek guztiak batera kable bakar baten bidez sartuko zaizkigu etxean. Zerbitzu horren prezioak lehiakortasunean oinarriturikoak izango dira, baina horietan izango dugun abiadura bost aldiz azkarragoa izango da, 100 MB segundoko aurreikusten baitira. Hau da, egungo konexio gorenenak baino bost aldiz azkarragoak. Zuntz optikoa medio fisikoa da, zeinaren bidez argia erabiltzen den datuak transmititzeko haren abiadura bizian.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena