Steven Spielbergen film berriak emango dio amaiera 2015eko zine programazioari

22.12.15
Ermua Antzokia

Asteburu honetan amaituko da aurtengo zine denboraldia Ermua Antzokian, eta bukaera ezinhobea emateko, bi pelikula eder izango ditugu zine komertzial saioetan. Bi zuzendari entzutetsuren azken lanak izango ditugu Antzokian: Steven Spielberg eta Ron Howard, hain zuzen. Azken horrek “Willow”, “Un horizonte muy lejano”, “Una mente maravillosa” eta “El código Da Vinci” bezalako filmak zuzendu ditu.

En el corazón del mar 3D” da bere lanik berriena. Herman Melvilleren “Moby Dick” eleberri ezaguna oinarritu zen benetako historia kontatzen du abenturazko film eder horrek, ikusgarri bezain entretenigarria. Irudi harrigarriz betea dago, 3D teknologiaren erabilerak indartuta. Emozioak eta entretenimendua uztartzen ditu; Gabonetako oporretan gozatzeko film aproposa. Larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean eskainiko da.

Asteburuko bigarren filma Steven Spielberg zuzendariaren azken lana izango da. Spielbergek pelikulak sortzeko duen gaitasunari buruz ez dago ezer asko gehitzerik: ikuslea harrapatzeko eta gogoeta bultzatzeko obrak sortu ditu amerikarrak, eta “El puente de los espías” ez da atzean gelditzen. Maisulana, zine ederra, oso ona, zoragarria, erakargarria, aparta… kritikek filma goraipatu dute. Tom Hanks du protagonista, eta urteari amaiera emateko modu bikaina da. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahalko da “El puente de los espías”.

Haurrentzako saioari dagokionez, igandean familia guztiarentzat moduko pelikula dibertigarri bat eskainiko da: “Coco, el pequeño dragón”. Coco eta bere lagunak, Oscar eta Matilda, dragoien uharteko zomorro xelebreak dira. Cocok ez daki hegan egiten, Oscar begetarianoa da eta Matilda ez da dragoia, arantzurdea baizik. Hirurek bat egingo dute guztiei barnean daramaten munstroa erakusteko. “Coco, el pequeño dragón” igandean 17:00etan eskainiko da.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango