Argindarra ordu erdiz eten egingo hirigune erdian

23.12.15
Abisuak eta matxurak

Udal Bulego Teknikoak jakinarazi digunez Iberdrola Banaketa Elektriko S.A.U.k adierazi dio zerbitzuaren kalitateari eusteko gaur –abenduaren 13ko- asteazkenean argindarraren hornidura ordu erdiz eten egingo duela hiriguneko sarreran.

Argindarraren etenak Bizkaia Etorbidea eta Zeharkale kaleko eraikinei eragingo die. Hain zuen ere ondokoei:

  • Bizkaia Etorbidea, 1, 3,7,9, 11,13,15, 17 eta 19
  • Zeharkale 4 eta 6

Aurrez programatutako etenak eragindako kaleak eta aurreikusitako iraupena:

  • Noiz: 2015eko abenduaren 23an, arratseko 14:45etan
  • Aurreikusitako iraupena, ordu erdi, arratseko 15,15etara bitartean
  • Arrazoia: argindar lineak hobetzeko lanak.

Lanak adierazitako ordu hori baino lehenago bukatzen badira, argindarraren zerbitzua jaso egingo du Iberdrola berehala eta abisurik eman gabe. Hortaz, adi egon.

Udaltzaingoa jakinaren gainean da, kaleko semaforoei ere eragin dakielako.

Lotutako albisteak

Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago
Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
19.06.25
Mankomunitateak hondakin organikoaren kudeaketa errazten duen aplikazio digitala aurkeztu du

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri