Zerukoa eta Santiago auzoetako argiak aldatzeko lanak aste honetan bukatuko dira
Herrian ditugun kale-argiak aldatzeko eta hain zuzen Zerukoa eta Santiago auzoetakoak hirugarren fasea astearekin batera amaituko da. Zerukoa eta Santiago kaleetako 1, 2 eta 3 zenbakietako argiteria berritu da. Electricidad SICE enpresari esleitutako lanak, 52.690 euroren kostua izan du, BEZ barne. Guztira presio handiko eta sodiozko baporezko 54 luminaria aldatu dira LED teknologiako berriengatik ordezkatuz. Aldaketa horri esker, 4,75 kw/h aurreztea lortuko dugu. Gainera, kale-argi guztiei korrontea ematen dien instalazio elektriko osoa eta argiteria koadroa ere aldatu dira. Horrela, eraginkortasuna, aurreztea eta CO2en emisioak hobetzea lortzeaz gain, auzo horietan argindarra etetea ekidingo baita.
Farolen koadro zaharra aldatu egin da, barne elementu berriak ipiniz, 2002tik indarreak dagoen Tentsio Baxuko Araudiak zehazten duenari jarraiki. Farola berriak urrutitik erregulatu daitezke zuntz optikoaren sareari esker.
Aldaketa horren helburua instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzea da. Izan ere, Consolutoria Luminica enpresak 2013an egindako ikuskapenaren arabera, herriko zenbait argiztapen sistema ez ziren egokiak eraginkortasunari zegokionean.
Hori dela eta, Ermuan jada bi ordezkatze burutu ditugu.
Arrakastsuak gertatu dira aurreko faseeak
Hiru faseetako lehenengoan, Bizkaia eta Gipuzkoa Etorbideetako, VI Centenario, Zubiaurre, Zeharkale eta San Pelaio kaleetako eta Extremadura, Andaluzia, Etxarte eta Ursolo zeharkaleetako argiak aldatu ziren. Electricidad Martín enpresa arduratu zen, 120.226 euroren truke, eta 203 luminaria aldatuta 33,48 kw/h aurreztea lortu da.
Bigarren fasean, Ongarai, Errebalburu, Santa Ana, San Roke, San Isidro, Abeletxe eta Iparragirreko argiteria aldatu zen, 172 luminaria, guztira, eta 19,25 kw/h aurrezten dira horrela. Electricidad SICEri esleitu zitzaion obra 102.915 euroko aurrekontuarekin.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n