Ermua Antzokiak programazio indartsuaz hasiera emango dio 2016ari

29.12.15
Ermua Antzokia

Badator Urte Berria. Eta eskutik dakar zine programazio berria. Asteburu honetan hasiera emango diogu urtarrileko proposamenei. Lehen hilabeterako filma onenetako hainbat aukeratu ditugu, egun karteleran ditugunak edo eguberritan estreinatuko direnak.
Osteguneko zineklubean lau titulu ikusi ahal izango ditugu. Zine komertzialean aldiz beste hamar eta,m horien artean azpimarra behar Star Wars: el despertar de la fuerza 3Dtan. Haurrek ere izango dute zer ikusi eta zerekin gozatu, beste bost proposamen erakargarri izango dituztelako.

Asteari hasiera emango diogu larunbatean, osteguna Gabon Zahar eguna eta jai denez gero ez baitugu zineklubik izango. Urtarrilaren 2an Paula Ortiz zuzendariaren La Novia drama erromantikoa ikusteko parada izanen dugu. Federico garcía Lorcaren ‘Bodas de sangre’ tragedia ahaztezinaren zinerako egokitzapena da. Aktore protagonistak Inma Cuesta, Asier Etxeandia eta Álex García dira. Lana denboraldiko ezustekorik handiena izan da eta, jada, Goya sarietarako 12 izendapen ditu, eta Feroz sari independenteetarako beste 9 nominazio. 93 minutu dira, zine purua, ausarta eta luxuzalea. Pasioa, dema. Drama, erromantzea, gorrotoa,….sentimendu guztien nahasmena metraje osoan ikusi daitekeena. Filma perfektua da, autorearen mailara iristen dena, poesia. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena abentura komedia da, Ken Kwapisek zuzendutako Un paseo por el bosque izenekoa. Indar handiko aktoreak bildu ditu; Robert Redford, Emma Thompson eta Nick Nolte. Bill Bryson EEBBatara bueltatzen da Britainia Handian 20 urte eman ondoren, bizitzako abentura handiena bete asmoz: 3.500 kilometroko luzera duten Apalatzeak eskalatzea. Komedia, sentimenduak eta abentura eskutik datoz filma honetan, zeina irrifarre batez jarraituko dugun. Nolte eta Redfordrrek lan bikaina egiten dute, aktore beteranoak direla agerian utziz. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzako emanaldian, igande arratseko 5etan, Euskadin egindako marrazki bizidunen azkena ikusteko parada izango dute gaztetxoek, Olentzero eta Amilaren sekretua. Dibertsioa eta fantasia dira nagusi, euskaraz proiektatuko dugun lan honetan.

Azkenik, gogoratu hilero bezala zine komertzialeko eta zineklubeko emanaldietara 1,2€ joateko aukera emango digun bonoa eskuragai dugula Lobianon nahiz Antzokiaren takilan bertan. Urtarrileko bonoak 16,8 €ren prezioa du.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan