Urtarrilerako prestatu duen ikastaroen plangintza ezagutzera eman du herriko KZguneak
Euskadiko KZgunea zentrorik gehienak etentxo bat egingo dute eguberriko jaiotan. Eguberrietako oporren ondoren, urtarrilaren 7an KZguneek formazio zerbitzuarekin jarraituko dute Informazio eta Komunikazio Teknologiekin (IKTekin) erlazioa duten ikastaro eta hitzaldi planifikazio zabalarekin. Lehenengo pausoak ematen ari diren pertsonei zuzendutako eta ordenagailuan eta interneten ibiltzen ikasteko oinarrizko ikastaroak; baita ofimatika, sare sozialak, Google aplikazioak edo argazkiak ukitzen ikasteko ikastaroak aurrera jauzia eman nahi duten guztientzako.
KZgunea sareko zentroa dugu Ermuan bertan, non doan eta erraztasun osoz hezi eta ikasi dezakegun. Ikastaroen eskaintza zabala da oso, horietako hainbat egoitzan bertan jarraitu ditzakegularik eta beste zenbait urrutitik, online gure behar eta ordutegietara egokituta. Ermuko KZgunea Teresa Murga eraikinaren bigarren solairuan dago kokatua –Goienkale 4an- udal liburutegitik hurbil eta sarbide berbera izanik.
KZguneko webgunetik eta zentro bakoitzaren fitxatik, zentro horren planifikazioa zein izango den ikusi daiteke jada, baita ikastaroetako izena eman ere. Eskaintza zabala da, benetan interesgarria oso. Jakitea ez dago inoiz soberan; ondo etorri baitakiguke egoera askotan. Urte berriarekin batera, ikastaro berri bat gehituko eta eskainiko dute KZguneek, oso praktikoa eta ekari handikoa “Smartphone eta tabletak. Lortu zure Android gailuen etekinik haundiena”.
Urtarrilerako aurreikusi eta prestatutako ikastaro presentzialak ondorengoak dira:
- Oinarrizko Internet (20 ordu):
- Urtarrilaren 11tik 22ra: Bi ordutegi 09:00etatik 11:00etara eta 16:00tik 18:00etara.
- Urtarrrilaren 18tik 29tara, goizez 11:00etatik ordu 1etara.
- Sare Sozialak (16 ordu):
- Urtarrilaren 20tik 29ra, 18:00etatik 20:00etara.
Formakuntzaz gain, Kzguneak beste hainbat aukera eta zerbitzu ere eskaintzen ditu: Internet doan erabiltzeko aukera, IT Txartela ziurtagiria ateratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera, besteak beste.
Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura etor zaitezkete.
Datorren hileko programazioa, egun-ordu eta ikastaroen xehetasunekin, jarraian uzten dizkizuegu herriko KZguneko lankideek prestatu duten bi orrikoa pdf formatuan eskainiz.
Lotutako albisteak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren