'El Cascanueces', Londrestik zuzenean Ermura

05.01.16
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiko ikuskizunen 2016ko programa ostiral honetan estreinatuko da, ‘El Cascanueces’ ballet klasikoaren emanaldiarekin. Maila goreneko dantzariek osatutako Londresko Royal Ballet ospetsuak antzeztuko du obra.

Peter Wrightek 1984an estreinatu zuen produkzio ezaguna, eta Clararen istorioa kontatzen du. Familiarekin Gabonak ospatzen ari dela, Drosselmeyer mago eta jostailu magikoen sortzaileak bisitatuko du neskatoa. Izan ere, madarikazio batek intxaur-hauskailu bihurtu du haren iloba, eta horri amaiera eman nahi dio magoak.

1984an estreinatu zeneko 600 karakterizazio piezatik gora ditu Royal Balletaren jantzitegiak. Gainera, Tchaikovskyren partitura ezagun eta txundigarriak, Ivanoven koreografia originalarekin bat eginda –Azukrezko Hadaren eta Cavalierraren pas de deux, esaterako–, jatorrizko obraren esentzia biltzen du.

Royal Balleteko dantzari ezagunenekin batera –hor daude, adibidezm Francesca Hayward (Clara) edo Lauren Cuthbertson (Azukrezko Hada)–, The Royal Ballet Schooleko ikasleek ere parte hartzen dute obran.
Emanaldia 22:15ean hasiko da ostiral honetan, urtarrilaren 8an. 135 minutu inguruko iraupena du obrak, atsedenaldi bat barne. Tarte horretan, ikus-entzuleei kaba kopa bana zerbitzatuko zaie, Distribuciones Arral 97ren eskutik.

Sarrerak 8 euroren truke daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota Ermua Antzokiko leihatilan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

Obraren zati bat uzten dizuegu jarraian:

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean