Ermuko 34 gaztek hartu dute parte 'Aparatu motordunak' tailer teknologikoetan

07.01.16
Ekonomi Sustapena

Pasatu den astean amaitu ziren ‘Aparatu motordunak’ izeneko robotikako hiru tailerrak, abenduko azken egunetan burutu direnak. Gabonetako oporrak aprobetxatuz, Ermuko DBHko 34 ikaslek tailer horietan parte hartzeko aukera izan dute. Gazteak eta ETEak programaren barne daude ikastaroak, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu ditu.

Hiru tailerrak Izarra Centren eskaini dira, eta Erle Robotics enpresak parte hartu du. Ekimen horietan, gaztetxoek industriaren munduan erabili daitezkeen ibilgailuak diseinatu eta muntatu dituzte. Gainera, sormen tailerretan parte hartu dute, kopter, auto eta armiarma robotikoei erabilera berriak emateko ideia dibertigarriak planteatuz.

Abenduaren 30ean amaitu ziren tailerrak Izarra Centren, eta parte hartzaileen gurasoek euren seme-alabek diseinatu eta egin dituzten aparatuak ikusteko aukera izan zuten. Gaztetxoen esanetan, oso ongi pasatu dute tailerretan, asko ikasi dute robotikari, diseinuari eta elektronikari buruz eta mota horretako ekintza gehiagotan parte hartzeko prest daude.

Tailer teknologikoak: Aparatu motordunak programa Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzak eta Ermuko Udalak elkarrekin finantzatzen dute. Helburua udalerriko gazteak industriara eta teknologia berrietara hurbiltzea eta elkarlaneko berrikuntza- eta sorkuntza-gaitasunak garatzea da.

Tailerren amaierako aurkezpeneko argazki galeria ikus dezakezue jarraian:

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik