‘El Desafío’ 3D eta ‘Techo y comida’ filmak asteburuan ikusgai Ermua Antzokian
Osteguneko zineklubak hasiera emango dio Antzokian aste honetan izango dugun zine programazioari. Lehen proposamena Santiago Mitre zuzendariaren Paulina filma argentinarra da. Lana thrillerra da, Donostiako azken zinemaldian eta Horizontes Latinos atalean 3 sari lortu zituena eta baita ere Canneseko Zine jaialdian kritikaren saria jaso duena. Paulina abokatu gaztea da, giza-eskubideen alde hiriko zonalde txiroenetan jarduten duena. Lanean hasi eta aste gutxira auzo pobre batean erosotu egiten dute. Intrigazko filma da, probokatzailea, ikuslea dilema baten aurrean jartzen duena. Dolores Fonzi protagonistak lan bikaina egiten du. Lanak istilua eta horren konponbideak uztartzen ditu. Iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera ikusi ahal izango dugu.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da. Egun horretan Techo y comida titulukoa ikusi ahal izango baitugu, egungo krisi ekonomikoaren inguruan Juan Manuel castillo zuzen du duen lana. Aktore protagonista Natalia de Molina da, lan honengatik Goya sarietarako izendatu izan dutena eta Malagako jaialdian interpretazio onenaren saria eskuratu duena. Eta azken aste honetan bertan, Forqué sari ospetsua. Rocío ezkongabeko ama da, lanik eta laguntzarik ez duena. Zortzi urteko semearekin bizi da alokaturiko etxebizitzan, azken hilabeteetan horren errenta ordaintzerik ere izan gabe, amildegiaren ertzean. Filma zintzoa da, gordina, emotibitate eta enpatiaz beterikoa. Bizitza bezalakoa, gogorra eta unean-uneko erradiografia. Ezinezkoa da ikusi eta ezer ez sentitzea. Larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, larunbat gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko aukera izanen dugu.
Asteburuko bigarren proposamena El Desafío 3Dn izango da, Robert Zemeckis zuzendari handiaren azken lana. Zemeckisek jada zinearen historiaren parte diren hainbat lan egin ditu, besteak beste; Regreso al futuro, Forrest Gump, Naufrago, Beowulf edo El Vuelo. Oraingo honetan filma harrigarri eta ingeniosoaz datorkigu. Suspensez eta ikuskizunaz beterikoa. Grabitate nahiz teknikari desafio egiten dioen istorioarekin. Arnasari nahiz emozioari eusteko bi ordu dira. 1974an Philippe Petit ekilibristak bere ametsa betetzen du, World Trade Centre deritzan eraikinaren dorre berin biak lortzen dituen kable luzeaz ibiltzea. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, haurrentzat igande arratseko 5etan Marko Makako eta Karibeko primateak titulukoa eta euskaraz ikusi ahal izango dute gaztetxoek. Dibertsioa, komedia eta intriga familia osoarentzat.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan