Haurreskola 2014, 2015 eta 2016an jaiotakoentzak izen-emate epea zabalik du

12.01.16
Hezkuntza

Haurreskolak’ partzuergoak aurtengo lehen izenemate aldia irekita duela iragarri du. Izen-ematea sareko edozein zentrorako egin daiteke –Ermukoa barne- eta atzotik zabalik dago, ostiralera bitartean. Deialdia 2014, 2015 edo 2016 honetan jaio diren haurren guraso edo tutoreentzat da. Umeek martxoaren 1ean hasiko dira ikastegian.

Izenematea egin nahi dutenek inskripzio orria jasotzera nahiz entregatzera ere ikastegiko bulegora jo behar dute. Baita ere, argibide gehiago jasotzera. Haurreskola Iparragirre kaleko 15ean dago (udal liburutegiaren ondoan) eta bertako telefono zenbakia 943 17 64 31 da.

Herriko haurtzaindegia zabalik dago familientzat goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko bost eta erdietara bitartean. Zentroak orain betetzeke dituen plazen xehetasunak, ondorengoak dira:

  • Urte bat baino gazteagoak diren umeentzat, une honetan Ermuko Haurreskolak 3 gela ditu eta 24 leku eskaintzen, horietatik 8 libre daudelarik.
  • Urte 1ekoentzat, une honetan, Ermuko Haurreskolak 3 gela ditu eta 39 leku eskaintzen, horiek guztiak beteta daudelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko