‘Amores minusculos’ antzezlana Ermua Antzokian ikusgai aste honetan
‘Los Zurdos’ produkzioak ‘Amores minusculos’ antzezlana dakar Ermua Antzokira aste honetan. Emanaldia ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan izango da. Lana Alfonso Casasek idatzitako komiki baten egokitzapena da, horretan oinarritua baitago. Ikuskizunak ikusle eta kritika emozionatu egin ditu eta Madrilen antzerki denboraldiko ezustekoan bihurtu da. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira: Celia Arias, José Asunción, Pablo Castañón, Álvaro Cea, Ángel de Miguel, Héctor González, Miriam Juanes, Javier Martínez, Rebeca Plaza, Ramón San Román eta Mariona Tena.
Izan ere, antzezlana Max sarietarako nominatua dago. Ikusleek emozionalki gorabeherak ugari biziko dituzte, lehertzerainoko barrak eta, baita ere, negarrak eginez. Pieza Iñali Nietok egokitu du eta, zuzendaritza ere gain hartuz. Sarrerek hamabi euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen nahiz webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Antzezpenak hirurogeita hamabost minutu irauten ditu. Antzerki denboraldiko ezustekoa izan da obra hau, ikusle eta kritikak oso modu onenan hartu dutena.
Sinopsia
“Amores Minúsculos” Alfonso Casas idatzitako komikiaren antzerkirako moldaketa da, bere garaian etorkizun gehien izan zuen ilustratzaileetako bat. Guztiok noizbait sentitu dugun zerbaiten gaineko hiri-komedia erromantikoa da: zenbat iraungo duten jakin gabe, betirako balira bezala bizitzen ditugun maitasun horiek.
Ikusleek beraien esperientzia gogoratu ahal izango dute eta istorio hauetako batean islatuta ikusiko dute beraien burua, zeren hau barre egiteko, hunkitzeko eta gozatzeko obra bat da, bizitza bera bezala.
Lotutako albisteak

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu