ETSk Ermuko Errotabarri geralekua berritu egingo du, nasaren altuera tren unitate berrietara egokitzeko

14.01.16
Erakundea

Euskal Trenbide Sareak (ETSk) Ermuko Errotabarri geralekua berritu egingo du, hori tren unitate berrietara egokitzeko Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak ezagutzera eman berri duenez. Ermuan dugun Errotabarri geralekuko nasa eta markesinari altuera gehiago emango die ETSk, Bilbo eta Donostia lotzen dituen trenbidearen puntu horretan. Obrek ia 50.000 kostua izanen dute eta urtarrilaren bukaeran edo otsailaren lehen astean hasiko dira, hainbat gauza zehazten ari baitira egunotan. Udaleko hainbat alorrek –Hirigintzak, Bulego teknikoak eta Hiritarren Segurtasunak-, jada, elkarlanean dabiltza obra aurreikusitako plangintzari jarraiki egin dadin eta –deserosotasunak suposatu arren- herritarroi nahi hiriaren egunerokotasunari ahalik eta eragozpen gutxiena egiteko. Lanek lau bat aste iraungo dute eta Gipuzkoa Etorbideko 24. eraikinaren aurrez aurre dagoen aparkalekuan aldi baterako zati bat okupatzea aurreikusten da, material nahiz hondakinak jaso eta lagatzeko.

ETSk Errotabarrin erreforma eta nasa egokitzeko lanak beharrezkotzat jo ditu, azken hori CAF enpresak ekoitzi dien EMU-900 trenaren unitateek bidaiariak sartzeko duten plataforma eta nasa altuera berdinean jartzeko eta baliagarri egiteko. Horretarako, egun jarrita dagoen xaflazko euskarria erretiratu egin behar da, hainbat lekutan handitu eta konkortua dagoelako eta loturaren soldadurak ere apurtuta daudelako, klimatologiaren eraginez. Azpian, Eusko Jaurlaritzak informazio hedatzeko duen Irekia zerbitzuaren bideoa lagatzen dizuegu, non tren unitate berriak aurkeztu egiten dituen eta dakartzaten hobekuntzak azaltzen.

Geraleku hori egokitzeko beharra unitate berrien altuera ezberdinak eragin du, nasa altxatu beharra eraginez. Unitate berriek irisgarritasun sistema hobeak dituzte mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat, ate oinaren azpitik plataforma edo estriboak nasarekin bat egin artean irteten eta sartzen baitira. Hainbat nasetan plataforma horiek ezin dira zabaldu, altuera ezberdina izanik azpitik geratzen direlako, gure herriko Errotabarrikoaren kasua da horietako bat.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere