'Sweet California'k Antzokian eman beharreko emaldia apirilera atzeratu du, osasun arazoak argudiatuz

14.01.16
Ermua Antzokia

Ermua Antzokian urtarrilaren 22rako programatua eta iragarrita zegoen ‘Sweet California’ taldearen emanaldia apirilaren 15era arte atzeratu egingo dela aditzera ematen du Ermuko udal kultura sailak, taldeko kide bat ondoezik eta osasun arazoez dabilelako bere bulegoak jakinarazi digunez. Kideari, laister, hobetu eta sendatzeko opa diogu.

Horren aurrean, ikuskizunerako aldez aurretik sarrerak erosita zituztenek bi aukera izango dituzte: sarrerak gordetzea baliozkoak izango direlako edo bueltatzea eta dirua berreskuratzea. Lobiano Kutur Gunean zuzenean erosi zituztenak bertara joan daitezke hilaren 20tik aurrera eta martxoaren 21era bitartean sarrerak entregatu eta dirua berreskuratzera. Aldiz, internetez edo orotariko kutxazainen bidez eskuratuta dituztenek aldaketa bide horretatik egin beharko dituzte.

Kultura sailak horrek ikus-entzuleei eragin diezaiekeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du, antolakuntzarekin zerikusirik ez duen eta hala etorri den gertaera bat izan arren.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango