Udalak eta Aldundiak ekonomia suspertzeko programa bat martxan jartzea adostu dute
Bizkaiko Foru Aldundiak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren barne dagoen DEMA Agentziaren bitartez, eskualdekako suspertze programa abian jartzea adostu du Ermuarekin eta Durangaldeko beste udalerri batzuekin. Ekimen horren helburua bertan parte hartzen duten pertsona langabetuak sentsibilizatzea eta euren enpresa sortu ahal izateko tekniken eta erreminten erabileran formazioa eskaintzea da.
Eskualdeko 75 pertsonak hartuko dute parte programa horretan; horietatik, 17 Ermukoak izango dira. Durangorekin batera, geure herria izango da ekimenean pisu gehien izango duena.
Atzo argitaratu zen programa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta 14 egun naturaleko epea zabaldu da, otsailaren 3a arte, parte hartzeko eskaerak aurkezteko.
Teresa Laespada Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun diputatuak gaur aurkeztu du programa Bilbon. Laespada Ermuan izan zen duela aste batzuk, Izarra Centren izandako X. Toki Garapeneko Astean parte hartu baitzuen. Bertan, hitzaldia eskaini zuen, eta gure udalerrian langabeziaren aurka borroka egiteko eta ekonomia suspertzeko neurriak hartuko zituela hitz eman zuen.
Programa berri honek hiru fase ditu: lehenengoak hilabete iraungo du, eta autoenplegurako formazioa eskainiko du; bigarrenak parte-hartzaileei negozio plana egiten erakutsiko die bi hilabetez; eta azkenik, hirugarrenak hamabi hilabeteko epea emango die enpresa sortu eta horren jarraipena egiteko.
Parte hartzen duen pertsona bakoitzeko 5.000 euroko diru-laguntza izango du ekimen horrek, kotizazioak, formazioa, garraioa, negoziorako lokalak eskuratzea eta bestelako gastuei aurre egin ahal izateko.
Ermuko Udaletik dei egiten zaie programan interesa duten pertsonei, Ermuan erroldatuta badaude eta enpresa bat sortzea pentsatzen ari direnei (bai autonomo bezala, baita nahi duten enpresa erregimenarekin ere). Izen-ematea Abiapuntun egin beharko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, Izarra Centreko lehen solairura jo daiteke, psanchez@udalermua.net helbide elektronikora idatzi edo 1312 luzapena eskatu 943 179 151 telefono zenbakira deituta.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren