2016-2017 ikasturterako izen-emate epea zabalduko dute ikastetxeek
Urtarrilaren 25ean, astelehena, 2016-2017 ikasturterako eskaerak aurkezteko epea zabalduko dute ikastetxeek. Hala adierazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, urtarrilaren 11n publikatu den abenduaren 10eko aginduan.
Aipatutako aginduak 2016-2017 ikasturterako eskaerak aurkezteko egutegia eta onarpen-epea zehazten ditu.
Matrikulazio eskaerak eta horri dagozkion dokumentuak aurkezteko epea, esan bezala, astelehenean zabalduko da, eta otsailaren 5era arte irekita egongo da.
Ermuko Udala, urtero legez, lehenengo aldiz matrikula egin behar duten familiekin harremanetan jarri da, 2014 urtean seme-alabak izan zituztenekin, alegia. Gure herrian hezkuntza alorrean dugun eskaintza zein den jakinarazi zaie, horren arabera, familiek euren aukera egin dezaten.
Informazio gehiago behar izanez gero, ondoko estekari jarrai diezaiokezue.
Lotutako albisteak
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako