Debegesako teknikaria bigarren izan da ‘SICTED kudeatzaile onena’ sarietan

22.01.16
Ekonomi Sustapena

SICTED (Helmugako Kalitate Turistikoaren Sistema Integrala) sariak Madrilgo Fitur turismo azokan banatu dira

Debegesa Garapen Agentziako Beatriz Escobar lankideak, lehiakortasun turistikorako teknikariak, saria jaso berri du “2015eko SICTED kudeatzaile onena”ren kategorian, finalera iritsi eta sailkapenean bigarren geratu ondoren. Saria FITUR azokan jaso du aste honetan, Debabarreneko enpresa turistikoetan SICTED programa garatu eta ezartzean kalitatearen alde egindako lana eta ahalegina aintzat hartuta.

SICTED Turismo Kalitatearen Sistema Integralak helmuga turistikoen kalitatea hobetzea du helburu, eta horrekin batera turismo instalazioen kudeaketan aurrera egitea, sektorearen profesionaltasun handiagoa eta bisitariaren esperientzia eta asebetetzea areagotzeko. Debabarrena eskualdeak 2010ean egin zuen bat SICTED programarekin, Basquetourren eskutik, eta gaur egun eskualdeko 37 enpresa turistikok dute Kalitate Turistikoaren Konpromisoa ziurtagiria.

Debegesa Garapen Agentziak, Basquetourrekin elkarlanean, SICTED programan parte hartzen duten enpresa eta zerbitzu turistikoei honako zerbitzuak eskaintzen dizkie: formazio planak, asistentzia teknikorako bisitak, taldekako tailerrak, hobekuntza planak aurrera eramanteko lan taldeak eta kalitate-arauen egokitasuna kontrastatzeko enpresen ebaluazioak, besteak beste. Etengabeko formazio eta jarraipen prozesu hau guztia burututakoan, Kalitate Turistikoaren Konpromisoa ziurtagiria ematen zaie parte hartu duten establezimenduei.

Eskualdeko edozein enpresak programa honetan parte hartu nahi izanez gero, Debegesarekin jar daiteke harremanetan: beaescobar@debegesa.eus helbidera idatziz edo 943 81 01 10 telefono zenbakira deituz.

Debabarre eskualdean Kalitatearen bereizgarria duten establezimenduak ondorengoak dira:

  • Debako Turismo Bulegoa
  • Zumardi Hostatua (Deba)
  • Zelaietaberri Landaetxea (Deba)
  • Longa Nagusi Nekazalturismoa Mallabian
  • Txarriduna Hotela (Elgoibar)
  • Debaventura S.L. (Deba)
  • Zumalabe hotela (Mutriku)
  • Nautilus Interpretazio Zentroa (Mutriku)
  • Mutrikuko Turismo Bulegoa
  • Arbe Hotela (Mutriku)
  • Itsaspen Kanpina eta apartamentuak (Deba)
  • Donibane Landaetxea (Deba)
  • Arriola txiki nekazalturismoa (Deba)
  • Lasturko Aterpetxea (Deba)
  • Zubeltzu-torre nekazalturismoa (Deba)
  • Goikola Nekazalturismoa (Deba)
  • Saka nekazalturismoa (Deba)
  • Melida Ostatua (Ermua)
  • Zelai landaetxea (Mallabia)
  • Urgain Jatetxea (Deba)
  • Txindurri Iturri Nekazalturismoa (Deba)
  • Eleizondo Landaturismoa (Deba)
  • Lasturko taberna (Deba)
  • Pikua Landaetxea (Mutriku)
  • Belaustegi jatetxea (Elgoibar)
  • Pikua Jatetxea (Mutriku)
  • Itziar Hostala (Deba)
  • Saturraran Kanpina (Mutriku)
  • Errotaberri Landaetxea (Deba)
  • Yako surf eskola (Deba)
  • San Juan jatetxea (Mutriku)
  • Loretxu taberna (Mutriku)
  • Calbeton jatetxea (Deba)
  • Azitain Jatetxea Eibarren
  • Mendaroko Txokolateak (Mendaro)
  • Irish Pub (Deba)

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren