Irailera arte atzeratu den 'Nuestras mujeres' obraren ordez 'La guerra del sofa' antzeztuko

25.01.16
Ermua Antzokia

Otsailaren 19rako Ermua Antzokian programatua eta iragarrita genuen “Nuestras mujeres” ikuskizunaren emanaldia Gabino Diego, Antonio Garrido eta Antonio Hortelanoren parte hartzeaz irailaren 30era arte atzeratu egingo dela aditzera ematen du Ermuko udal kultura sailak, aktoreen azken orduko agenda arazoak tartean direlako produktoreko bulegoak jakinarazi digunez. Izan ere, aktoreetako bat pelikula bat filmatzen ari da eta ez dauka gure herrira hitzartu bezala etortzerik.

Gorabehera horiren aurrean, Kultura saila atsekabetuta dago, baina 19ko ostiral gauerako ordezko antzezpena adostu du. Manuel Hidalgoren liburua oinarri hartzen duen ‘La guerra del sofá’ titulukoa, zeina Erre Produkzioak, Arteka eta Maskarada konpainiek dakartzaten. Aktoreak Lola Baldrich eta Gorka Mínguez dira.

Irailera atzeratu behar izan den ikuskizunerako aldez aurretik sarrerak erosita zituztenek bi aukera izango dituzte: sarrerak gordetzea baliozkoak izango direlako irailaren 30erako edo bueltatzea eta dirua berreskuratzea. Lobiano Kutur Gunean zuzenean erosi zituztenak bertara joan daitezke urtarrilaren 25etik martxoaren 21era sarrerak entregatu eta dirua berreskuratzera. Aldiz, internetez edo orotariko kutxazainen bidez eskuratuta dituztenek aldaketa bide horretatik egin beharko dituzte.

Kultura sailak horrek ikus-entzuleei eragin diezaiekeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du, antolakuntzarekin zerikusirik ez duen eta hala etorri den gertaera bat izan arren.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu