'Caperucita feroz' antzezlana, ostiral honetan Ermua Antzokian

27.01.16
Ermua Antzokia

Komedia musikal batek girotuko du ostiral gaua Ermua Antzokian. Glu Glu Produkzioak konpainiak “Caperucita Feroz” antzezlana aurkeztuko digu, Txanogorritxoren ipuin klasikoari buelta dibertigarria emanez.

Obra honetan betidanik etsai izan diren Txanogorri eta Otsoa familiak ezagutuko ditugu. Txanogorritarren amona Benidormen kokatzen den Basoa hoteleko jabea da, baina Otsoatarrek kudeatzen dute aurreko mende hasieratik. Ezusteko gertaera baten ondorioz, familia biek elkarrekin pasatuko dituzte abuztuko oporrak hotel horretan bertan, eta katramilaz, gaizkiulertuz, iruzurrez, lizunkeriez eta joan-etorriz betetako egoerak biziko dituzte.

Antzezlanak irauten dituen 90 minutuetan zehar, ikus-entzuleek dibertsioz beteriko sorpresa ugari jasoko dituzte. Mikel Losada aktore ermuarra da obrako protagonistetako bat, Ylenia Baglietto, Lander Otaola, Leire Ucha, Mari Cruz Melgosa eta Diego Perezekin batera, eta Galder Perez da zuzendaria.

Ikuskizuna 22:15ean hasiko da ostiralean, Ermua Antzokian. Sarrerak 10 euroren truke daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, obra hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango