Hasi dira Okin Zuriko espaloi berria egiteko lanak

28.01.16
Hirigintza

Aste honetan hasi dira Okin Zuriko espaloi berria eraikitzeko eta saneamendu kolektorea ipintzeko lanak. Hainbat kamioi eta hondeatzeko makina daude BI-2301 errepideko ezkerraldeko erreian, eta zati hori itxita eta ongi adierazita dago.

Abian den obraren lehen atal honetan, indusketa lanak egingo dira ezponda egonkortzeko eta saneamendua bilduko duen hodia lurperatzeko. Jarraian, espaloiaren plataformari eutsiko dion oinarria kokatuko da, eta gero, goiko aldea errematatu, baldosak eta argia jarri eta urbanizatu egingo da. Zebrabide bat ere egingo da errepidea batetik bestera segurtasunez eta ongi ikusteko moduan gurutzatu ahal izateko. Espaloi horrek Okin Zuriko aparkalekua eta Abelleira txatartegi zaharraren pareko bidea lotuko ditu.

Une honetan, obraren ondorioz, ezkerreko erreia itxita dago, eta txandakako pasoa semaforoekin erregulatuta dago. Lanek sei aste inguru iraungo dute, eta denbora horretan guztian errepidearen egoera bere horretan mantenduko da ziur asko. Behin obrak amaituta, 80 metroko luzera eta 2,25eko zabalera izango ditu espaloiak. 30.000 euroko kostua izango dute lanek.

Ermuko Udala Mallabikoarekin eta Goitondo industrialdean kokatuta dauden enpresa handienen ordezkariekin –esaterako Orbea eta Servando– harremanetan jarri da egoera horren berri emateko, jakinaren gainean egon eta kontutan har dezaten. Zonalde horretan jende asko ibiltzen da egunero, oinez nahiz ibilgailuetan, Hambreko gasolindegira, kanposantura, tanatoriora, Trabakuara nahiz Markinara eta abar joateko. Horregatik guztiagatik, Udaltzaingoak obren espazioan arreta areagotzeko eskatu du.

Proiektua hainbat erakunderen arteko elkarlanari eta kolaborazioari esker ari da gauzatzen, guztien artean ermuarron aspaldiko eskaerari konponbidea emateko. Uraren Euskal Agentzia –URA-, Bizkaiko Foru Aldundia eta Ermuko Udala koordinaturik ari dira lanean. Udalak denbora darama lanean nahi hori posible egin ahal izateko, arrazoiak argudiatuz, jo eta ke jardun izanaren ondorioz lortu izan duelarik hiru erakunde ados jartzea eta elkarlanean aritzeko koordinatzea.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean