ETSk Errotabarri geralekua berritzeko lanak astelehenean hasiko ditu

29.01.16
Hirigintza

Euskal Trenbide Sareak (ETSk) Ermuko Errotabarri geralekua berrituzeko lanak datorren astelehenean -otsailaren 1ean- hasiko ditu. Ermuan dugun Errotabarri geralekuko nasa eta markesinari altuera gehiago emango die ETSk, Bilbo eta Donostia lotzen dituen trenbidearen puntu horretan. Obrek ia 50.000 kostua izanen dute. Udaleko hainbat alorrek –Hirigintzak, Bulego teknikoak eta Hiritarren Segurtasunak-, jada, elkarlanean dabiltza obra aurreikusitako plangintzari jarraiki egin dadin eta –deserosotasunak suposatu arren- herritarroi nahi hiriaren egunerokotasunari ahalik eta eragozpen gutxiena egiteko. Lanek lau bat aste iraungo dute eta Gipuzkoa Etorbideko 24. eraikinaren aurrez aurre dagoen aparkalekuan aldi baterako zati bat okupatzea aurreikusi da, material nahiz hondakinak jaso eta lagatzeko. Hain zuzen ere sei aparkaleku erretserbatuko dira materialen zama-lanak egin eta horiek uzteko.

ETSk Errotabarrin erreforma eta nasa egokitzeko lanak beharrezkotzat jo ditu, azken hori CAF enpresak ekoitzi dien EMU-900 trenaren unitateek bidaiariak sartzeko duten plataforma eta nasa altuera berdinean jartzeko eta baliagarri egiteko. Horretarako, egun jarrita dagoen xaflazko euskarria erretiratu egin behar da, hainbat lekutan handitu eta konkortua dagoelako eta loturaren soldadurak ere apurtuta daudelako, klimatologiaren eraginez. Azpian, Eusko Jaurlaritzak informazio hedatzeko duen Irekia zerbitzuaren bideoa lagatzen dizuegu, non tren unitate berriak aurkeztu egiten dituen eta dakartzaten hobekuntzak azaltzen.

Geraleku hori egokitzeko beharra unitate berrien altuera ezberdinak eragin du, nasa altxatu beharra eraginez. Unitate berriek irisgarritasun sistema hobeak dituzte mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat, ate oinaren azpitik plataforma edo estriboak nasarekin bat egin artean irteten eta sartzen baitira. Hainbat nasetan plataforma horiek ezin dira zabaldu, altuera ezberdina izanik azpitik geratzen direlako, gure herriko Errotabarrikoaren kasua da horietako bat.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da