Ibilgailu berri bat lorezaintza eta mantenu lanetarako

29.01.16
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalak martxan jarritako Garbiketa eta Lorezaintza plan pilotu esperimentalean parte hartzen ari dira herriko 15 pertsona langabetu. Zortzi gizonezkok eta zazpi emakumek osatzen dute taldea, eta sei hilabeterako kontratatuta daude egun erdiz; horrela, formazioa eta enplegua uztartzen dituzte.

Programako parte-hartzaileak herriko auzo ezberdinetan garbiketa, mantenu eta lorezaintza lanetan dabiltza, eta betebeharrak errazteko, erreminta berri bat dute hemendik aurrera: ibilgailu bat.

Pick Up berria Ermuko kaleetan ikus daiteke jada; bi pertsonentzako lekua dauka kabinan, eta tona bateko karga eraman dezake. Gainera, arina eta estua da, beraz, langileek bide eta bidexketatik joan ahalko dute eta ahalik eta eragozpen gutxien sortuta aparkatu gure herrian.

Enplegagarritasuna hobetzeko plan pilotu esperimentala, literazia izenez ezaguna, uztailean hasi zen. Abendura bitartean, berdegune eta lorategiak instalatu eta mantentzeko, espazio irekiak garbitzeko eta lana altueran egiteko beharrezko formazioa jaso dute programako 15 parte-hartzaileek.

Hil honetan hasi eta ekainera arte, ikasleek trebakuntza osatu eta lan esperientzia lortuko dute, herriko lorategi eta berdeguneak hobetu eta mantentzeko jardunean, eta aisialdirako estalita ditugun elementuen garbiketa gauzatzean (parke estaliak, arrapala eta eskailera mekanikoen estalkiak eta geltokietako markesinak).

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik