Asfaltatze lanak burutu dira Zearkaleko zenbait ataletan
Ermuko errepideak ari dira pixkanaka itxuraldatzen eta egoera hobetzen. Hil honetan Zearkaleri iritsi zaio txanda. Errepide horretako atal batzuk asfaltatu dira azken egunotan, kaltetuta eta egoera kaxkarrean baitzeuden.
Jarduera zuloak dituzten eta egoera txarrean dauden bide eta kaleak konpontzeko planaren baitan kokatzen da. Fase horretako azken ekintza izan da, aurtengo kanpaina berria hasi aurretik.
Aurreko lanetan bezala, Pavisa enpresak burutu ditu obrak. Konpontzea behar zuten kale zatietan lurra fresatu da lehenik, gaizki dauden arketa eta ur-kutxatilak altxatu eta, ondoren, asfalto berria jarri eta seinale horizontalak pintatu dira.
Gauez egin dira lanak, ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko. Izan ere, mota guztietako ibilgailuak ibiltzen dira bertan egun osoan zehar, trafiko handiko errepidea baita.
Lan horiei esker, zoruak itsasgarritasunean irabaziko du, azalera urragarriago izanik, aukera gutxiago izango baita ibilgailuek irrist egiteko, bide segurtasunaren mesedetan.
Lotutako albisteak
Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean