'Pintto pintto', txotxongiloen ikuskizuna Antzokian
Kataluniako “Anita Maravillas Teatro” konpainiak "Pintto pintto” izeneko obra dakar bihar Lobianora, arratsaldeko 5etatik aurrera. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta aurtengo lehen lau hilekoaren programazioaren barne txertatzen da. Sarrerek lau euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen nahiz webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Emanaldia adin guztietako ikusleentzat eta bereziki familientzat aproposa da. Obra ez du testurik ez eta hitzik, trama hariekin mugitzen diren txotxongiloen bidez gauzatzen da, eta bestelako ezustekoekin. Ikuskizunak 50 minutu irauten ditu.
“Pintto pintto” familian gozatzeko ikuskizuna da. Titulua haurrentzako abesti famatu baten bera du eta protagonista etxeko animalia da.
Sinopsia
Pintto galdu egin den txakurkume bat da. Pinttok jolastea maite du, baina badirudi norbaitek beldur diola eta ez duela berarekin jolastu nahi. Pinttok, adiskidetasunaren jokoa zein zoragarria eta zein sinplea den gogoraraziko digu.
Lotutako albisteak
‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango