Udalbatza urtarrileko hilabeteari dagokion Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean
Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean, amaitu berri dugun urtarrileko hilabeteari dagokion bilera egiteko. Bilera horrek ohiko izaera izango du eta iluntzeko zazpietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak sei puntu hartzen ditu barne eta horien artean azpimarra behar animalien edukitza eta babesa arautzen duen ordenantzan egingo den aldaketa bat eta, udaleko lan batzordeen bilerak nahiz Udalbatzarra egiteko egunaren ustezko aldaketa baita ere.
Lehenengo gaian zinegotziei gai zerrendako puntuekin zerikusia duen edonolako interes edo bateraezintasunik duten ala ez galdetuko zaie. Bigarrenean abenduaren 16an egindako bileraren akta bozketara jarriko da. Hirugarrenean, zinegotziek mintzagai izango dute Galivivienda XXI kooperatibak ‘Aldapa Iparraldea’ 9-1 exekuzio unitatearen xehetasun azterketa. Laugarrenean animalien edukitza eta babesa arautzen duen ordenantzan egingo den aldaketari buruz mintzatuko dira.
Bosgarrenean, udaleko lan batzarrak nahiz Plenoa bera egiteko eguna aldatzearen inguruko gaia mintzagai izango dute zinegotziek. Seigarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.
Gai-zerrenda pdf formatuan eta bilerako agiri guztiak dauden lekuei lasterbidez iristeko lotura ustez dizuegu jarraian:
- 2016ko otsailaren 3ko gai-zerrenda.
- Udalbatzarrak jorratuko dituen gaiei buruz dauden agiriak.
Lotutako albisteak
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan