Bertan behera geratu den 'Confesiones a Alá' obraren ordez 'Mujer sola' antzeztuko
Ezustekoak inoiz bakarrik ez datozela esan ohi da eta, honakoa, egi dirudi. Antzokia zabalik dugunetik ez da inoiz gertatu. Nolanahi ere, aste gutxi batzuen bueltan beste gorabehera bat izan dugula iragarri eta ezagutarazitako programazio aldatu beharrean gaude. Izan ere, programazioak bizitzaren pare gauza dinamikoak dira, aldakoiak.
Martxoaren 11rako Ermua Antzokian programatua eta iragarrita genuen “Confesiones a Alá” ikuskizunaren emanaldia aldatu behar izan dela aditzera eman du Ermuko udal kultura sailak, produktorak bertan behera uzteko erabaki hartu ondoren. Honen ordez eta Martxoaren 8ko ospakizunen baitan Nagüal Teatroak eskutik datorkigun “La mujer sola” antzezpena programatu da, Franca Rame eta Dario Foren obran oinarriturikoa. Moldaketa, errealizazioa eta interpretazioa Ana Plazarenak dira.
Lobiano Kuturgunean zuzenean sarrera erosi zituztenak bertara joan daitezke martxoaren 21era arte, sarrerak entregatu eta dirua berreskuratzera. Aldiz, internetez edo orotariko kutxazainen bidez eskuratuta dituztenek aldaketa bide horretatik egin beharko dituzte.
Aldaketa horrek ikus-entzuleei eragin eta sortu dakizkien eragozpenak barkatzeko eskatzen du Kultura sailak, antolakuntzarekin zerikusirik ez duen eta hala etorri den gertaera bat izanik ere.
Jarraian bertan behera utzitakoaren ordez programatu dugun ''Mujer sola'' antzepenaren bideoa usten dizuegu:
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean