Aldapa Iparraldeko exekuzio-unitatearen xehetasun azterketa onartu da

04.02.16
Erakundea

Ermuko udalbatzak ohiko bilkuran onartu du Aldapa Iparraldeko 09-1 exekuzio-unitatearen xehetasun azterketaren aldaketa. Ekimenak aldeko 11 boto eta lau abstentziorekin egin du aurrera.

Aurrez informazio batzorde ezberdinetan jorratu izan den gaia da. Azken finean, proposatzen dena Aldapa Iparraldeko zonaldean babestutako 45 etxebizitza eraikitzea da. Xehetasun azterketa Galivivienda XXI kooperatiba elkarteak aurkeztu du, eta horren memoria hemen ikus daiteke.

Azterketa ez da gehiegi aldatu azkenengoz aurkeztu zen bertsiotik; aldaketa txiki bat dago bolumetrian, besterik ez. Horren ondorioz, eraikinen altuera eta mailakatzea areagotuko dira, baina gainontzeko parametroei ez die eragingo.

Hasierako onespen-espedientea azaroaren 17an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta hiru egun beranduago, El Correo egunkariaren Gipuzkoa edizioan. Hogei eguneko epean ez denez alegaziorik aurkeztu, asteazken honetan behin betiko onartu da.

Aurreikuspenen arabera, 45 etxebizitza eraikiko dira Aldapa Iparraldeko 8.842 metro karratuko terrenoan, eta prezio tasatua izango dute. Juan Carlos Abascal Hirigintza zinegotziak otsailaren 3ko osoko bilkuran azaldu duenez, ekintza horren helburuetako bat Ermuan etxebizitza babestuak izatea da, merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonek aurrera egin dezaten (esaterako, independizatu nahi duten gazteak, adineko pertsonak…).

Bestalde, proiektu honekin baztertutako espazioak berreskuratu nahi dira, erabilera ezberdinak emateko –etxebizitza, garajeak, hirigunea birmoldatzeko…– eta hiritarrek etxebizitza librea edo babestua eskuratzeko aukera izan dezaten.

Proposamenak PSE-EE/PSOE (5), EAJ (3), Se puede Ermua ahal da (2) eta PP (1) alderdien aldeko botoak jaso ditu; EH Bildu (3) eta Irabazi (1), aldiz, abstenitu egin dira.

Gai horri buruzko informazio guztia saio honetako ‘dokumentazio osagarria’ atalean topa dezakezue, hirugarren puntuan.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n