Turismo Saila eta Basquetour bisitan izan dira Debabarrenan, sektorearen baliabideak ezagutzeko

04.02.16
Erakundea

Debabarrenan izan da orain egun batzuk Merkataritza eta Turismo sailburuorde Itziar Epalza. Eusko Jaurlaritzako ordezkaria alorreko zuzendari Mertxe Garmendiarekin eta Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariarekin batera etorri da. Debegesak suaturiko bisita honek helburua da sektore turistikoak eskualdean izan duen bilakaera aintzat hartzea izan da, eskualdeak eskaintzen dituen zenbat baliabide turistiko ezagutzea eta etorkizunera begirako proiektuak azaltzea.

Debegesaren ekimenez antolatutako bisita hau garapen agentziaren egoitzan hasi da. Bertan sailburuordea eskualdeko alkateekin elkartu da. Han izango dira Eibarko alkatea, Miguel de los Toyos, Elgoibarko alkatea, Ane Beitia, Soraluzeko alkatea, Iker Aldazabal, Mendaroko alkatea, Sonia García, Mutrikuko alkatea, Jose Angel Lizardi, Debako alkatea, Pedro Bengoetxea, Mallabiko alkatea, Igor Agirre, eta Ermuko alkateordea, Juan Carlos Abascal.

Ondoren, eskualdea ezagutzeko ibilbidea osatuko dute barnealdean hasi eta kostalderantz. Bidean ondare industrialarekin, gastronomiarekin, kirolarekin edota Mutrikuko itsas-ondarearekin loturiko zenbait baliabide turistiko bisitatuko dituzte. Eibarren, S.D. Eibar taldeak Ipuruan dituen instalazioak ezagutuko dituzte eta Armagintzaren Museora bisita egingo dute. Jarraian, Elgoibarren Makina Erremintaren Museoan geldialdia egingo dute eta Mendaron Txokolate fabrika ezagutuko dute. Ondoren, Mutrikura egingo dute bisita eta Bentalekua Museoan emango diote amaiera bisitari.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen