Batzordeak eta osoko bilkurak egunez aldatuko dira martxotik aurrera

08.02.16
Erakundea

Ermuko udalbatzak bilerak egunez aldatzeko proposamena onartu zuen azkeneko osoko bilkuran, otsailaren 3an.

Juan Carlos Abascal zinegotziak aurreko asteazkeneko saioan azaldu zuenez, Ermuko udaleko kide guztiak informazio eta ogasun batzordeetara eta osoko bilkuretara bertaratu ahal izatea da aldaketaren helburua. Izan ere, egun martxan dagoen laneko sistemaren arabera, asteazkenetan izaten dira bilera guztiak, eta zenbait zinegotzik arazoak izaten dituzte bertan izateko. Aldaketa horrekin, horrelako egoerak ekidin nahi dira.

Udaleko talde politiko guztiekin behin baino gehiagotan bildu eta gaia Bozeramaileen Batzordean aztertu ostean, gobernu taldeak saio guztiak astearteetan izatea proposatu du, eta halaxe izango da. Ordutegiak, ordea, mantendu egingo dira: informazio eta ogasun batzordeak 09:30etik aurrera izango dira, eta osoko bilkurak, aldiz, 19:00etatik aurrera.

Proposamenaren alde agertu dira PSE-EE/PSOE (5), EAJ/PNV (3) eta PP (2), EH Bilduk (3) aurkako botoak eman dituzte, eta Se puede Ermua ahal da (2) eta Irabaziko (1) kideak abstenitu egin dira. Aldaketa martxoaren 1ean sartuko da indarrean, asteartea baita.

Paul Yarza EH Bilduko bozeramaileak adierazi du ordutegirik onena arratsaldekoa dela, bai zinegotzientzat, baita hiritarrentzat ere, euren talde politikoaren arabera, parte-hartzea sustatzeko egokiagoa baita. Carlos Totorika alkateak gogorarazi duenez, saio guztiak udalaren webgunean emititzen dira zuzenean, eta erabiltzaileek nahi dutenean ikusteko aukera dute. Gainera, dokumentazio guztia eskaintzen duen estatuko udal bakarra dela azpimarratu du.

Webguneko atal honetan ikus daitezke saio guztiak, edota YouTubeko kanalean. Gogoratu martxoaren 1a arte asteazkenetan izango direla bilerak, eta hortik aurrera, astearteetan.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian