Tarantinoren azkena eta El hijo de Saúl filmak ikusgai Antzokian asteburuan
Osteguneko zineklubean filma bereziaz gozatu ahal izango dugu. László Nemes zuzendari Hungariarraren El hijo de Saúl titulukoa proiektatuko dugu. Filma Oscar sarietarako izendatua dago, ingelesa ez den beste hizkuntzetan egindakoen atalean. Faboritoa da. Kritika berezia oso aldeko agertu da, eta dedikatu dion adjektibo onen zerrenda luzea: ezbairik gabe maisu lana; zoragarria, magistrala, opera prima harrigarria edo emozio biziko istorioa. Oscar sarietarako izendatua egoteaz gain Canneseko azken jaialdian epaimahaiaren saria jaso zuen eta, baita ere, Urrezko puxika ingelesa hizkuntza ez den beste batean. 1944. urtea da eta Auschwitzen kokatua dago. Saul preso eta esklabo da eta errausketa-labean lan egiten derrigortua dago. Bere herritarren gorpuak erre behar izaten ditu eta mutiko gazte baten heriotza ekiditen saiatuko, ustez bere semea izan daitekeelakoan. Esan bezala, filma apartatzat hartu izan da, esperientzia indartsua entzun eta ikustekoa dena. Ostegun iluntzeko zortzi eta erdietan eta jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.
Zine komertzialari dagokionez larunbat arratseko zazpi eta erdietan Legend proiektatuko dugu. Brian Helgeland zuzendariaren thriller britainiar harrigarri eta tentsioduna. Kray bikien bizitza kontatzen du, 60. hamarkadan Londreseko biztanleak izutu zituzten gangsterrak. Aktore protagonista Tom Hardy da, bi bikien papera egiten duenak. Lagend mafia eta krimenaren inguruko filma klasikoa da. Izan ere, Martin Scorsesek filmatutakoen antza handia du, nahiz eta akzioa New Yorken ez ezik Londresen gertatu. Azpimarratzekoa da Tom Hardyren interpretazioa. Filma intentsoa, entretenigarria eta 60. hamarkadako Londres historikoa modu apartan erreproduzitzen duena. Legend larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarrak eta laurdenetan –ohi baino ordu laurden beranduago- eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamen eta aukera Quetin Tarantinoren ‘Los odiosos ocho’ titulu harrigarria da. Zuzendaria, jada, zine amerikarreko legenda da eta honakoa bere zortzigarren produkzioa da, kontsiderazio hori izateko arrazoietakoa. Los odiosos ocho filmanaktore talde ona bildu du zuzendariak, batzuk berarentzat erreferente direnak eta behin da berriz erabiltzen dituenak. Bildutakoen artean ditugu Samuel L. Jackson, Tim Roth, Michael Madsen, Kurt Russell edJennifer Jason Leigh. Estatu Batuetako gerra zibila amaitu eta gero diligentzia bat abiadura bizian doa Wyoming-eko lurralde negutsuan barrera. Ekaitzetik babesteko diligentzia gelditu eta babesa bilatuko du Minnieren kinkila dendan. Bertan zortziekin bat egingo dute. Filma hipnotikoa da, muturrekoa, biolentoa, dialogo eta interpretazio apartak dituena. Filmak agerian uzten du Tarantino gaur egungo errealizadore onenetarikoa zergatik kontsideratzen den. Larunbat gaueko 10etan eta igande gaueko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Haurrentzako emanaldian, igande arratseko 5etan aldiz, Alvin y las ardillas: fiesta sobre ruedas titulukoa ikusi ahal izango dugu. Animazioaren historian izan diren katagorri geldiezinenak istorio berri batekin bueltan ditugu gaztetxoenen gozamenerako. Akzioa, dibertsioa eta musika nagusi dira lan honetan.
Azkenik, gogorarazi oraindik eskuragarri dagoela, zine komertzialera eta zineklubera joateko hileko bonoa. Otsailean 14,4 euroko salneurria du, eta horri esker, film bakoitza 1,2 euroren truke ikus daiteke. Bonoak Lobiano Kultur Gunean eta Ermua Antzokiko leihatilan daude salgai.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan