Anni B Sweetek Ermua Antzokian aurkeztuko du ‘Chasing Illusions’ diskoa zuzeneko emanaldian

10.02.16
Ermua Antzokia

Anni B Sweet izen artistikoko –Ana López- kantari andaluziarrak ‘Chasing illusions’ (ilusioei jarraiki) titulua jarri dio Subterfuge Records diskoetxearekin 2015ean plazaratu duen hirugarren eta azken lanari. Konposatzailea ostiralean Ermua Antzokian izango da gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera disko hori aurkezten zuzeneko emanaldian. Ikuskizunerako sarrerek 12 euro balio dute eta jada eskuragai ditugu aldez aurreko salmentan Kutxabank erakundeko orotariko kutxazainetan, online bere webgunean eta baita Lobiano Kulturgunean bertan, edo ostera, sarreran emanaldia hasi artean.

Anni B Sweet gazteak ingelesez kantatzen du eta lan honetan estiloan garapen bat erakusten du, malezia eza alde batera utzita. Abestiak konposizio pertsonalak dira eta ukitzen dituen gaiak ingurukoak eta bizitzako propioak. Horren harira esana du ‘Whatch me shoot you’ titulukoa Nancy Sinatra omentzeaz gain berarekin oker portatu direnenttzako mezu zuzena dela edo, ‘Everyone talks’ deritzanaren jatorria, sare sozialak direla.

‘Chasing Illusions’ lanean aurreiritziak astindu egin ditu, estiloz aldatuz, gitarra elektrikoari eta ahotsari berari pisu gehiago emanez akustikoaren kaltetan. Eszenatokian ere dinamikoago agertzen da estatiko eta jarrita egon ordez, naturaltasunean irabaziaz eta tentsio guztiak alde batera utziz. 60 hamarkadako soul generoan, 80.eko new wave delakoan eta 70. ko rock estiloen artean ibilita.

Laburbilduz, Annik kantautore profiletik konposatzaile aktibo izatera pasa da, bai eszenatokian baita kantuan ere, abesten ere sonoritate gehiago izanik, eboluzionatuz. Chasing Illusions disko dantzagarriena da. Annik bandako artista batean bihurtu, dantza egiteko gogoa duela erakutsi eta aurpegi oneko neskatila bat baino gehiago dela erakutsi nahi du. Hirugarren lanarekin salmenta zeerendetako 11. tokira sartu zen, zuzenean. Bere diskoak 11 herrialdeetan saltzen dira eta bira egin du Europa, Asia nahiz Amerikatik.

Bere musika eta estiloa ikusi eta ezagutzeko, jarraian bideo bat uzten dizuegu. Japoniako hiriburuan eta bertako irrati batean zuzenean gitarraz kantatu izan zuena:

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu