La obra teatral 'La guerra del sofá' llega esta semana al Ermua Antzokia

17.02.16
Ermua Antzokia

‘Erre-Arteka-Maskarada’ konpainiak ‘La guerra del sofá’ antzezlana aurkeztuko Ermua Antzokian ostiraleko 22:15etan. La guerra del sofá Manuel Hidalgo kazetariak idatzitako liburuan oinarritua dago. Carlos Panerak antzerkirako egokitzapena egin du Hidalgoren eleberria abiapuntu hartuta. Eszenatokian bi aktore besterik ez ditugu izango, Lola Baldrich eta Gorka Mínguez ikuskizun bizi-bizia interpretatzen, barrez egiteko aukeraz gain hausnaketarako ere bide emango digutelarik. Laurogeita hamar minutu dibertigarri eta entretenigarri.

Sarrerek hamar euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen nahiz webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda.

Sinopsia

Lola Baldrich eta Gorka Minguez-en artean eguneroko bizitzako eszenak antzezten dituzte, sofan eztabaidatzen direnak. Eztabaida horiek dira bikotearen gerraren gune. Baina litekeena da gerra egiteko modu hau maitasuna egiteko modu bat izatea ere. Sofa da etxeko liskar luzeen eta borrokatxo laburren gunea. Hemen islatutako arazoak (nork izan telebistaren urrutiko agintea, nork atera zaborra edo nork jarri komuneko papera) ez dira handiak, baizik eta txikiak dira, izaera eta mania desberdinen ondorioz irteten diren txinpartak. Dena gauza bera da, eztabaida handia, beste batekin bizitzearen gatazka handia. 

“La guerra del sofá” lanean ez dago galdera transzendentalik, premia duten gauzak gailentzen dira; balizko elkarbizitza zoriontsua, edo gutxienez lasaia, mikazten duten gauza hutsalek hartzen dute gaina.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango