Aldapa trafikoari denbora batez itxi egingo zaio igogailuaren pasabidea jartzeko

17.02.16
Hirigintza

Udal bulego Teknikoak aditzera eman du biharko egunean -otsailaren 18 ostegunean- San Pelaio eta Aldapa kaleak lotuko dituen igogailuaren pasagunea jarriko dela eta bigarren kale hori trafikoarentzat itxita izango dela egitura instalatzeko beharrezkoa den denboran. Enpresa esleipendunak metalezko egitura hori altxatzeko eta proiektuan aurreikusi bezala kokatzeko garabi handi bat ekarriko du, zeinak altxa eta zintzilik izango duen egitura lotzen den bitartean.

Pasabidea osatzen duten pieza metalikoek astelehenean ekarri zituzten Ermura eta ordutik elkar lotu dituzte hogeita bi metro pasatxoko luzera duen egitura muntatzeko. Egitura bihar altxa eta lotuko denez gero, Aldapa kalea moztu egingo da segurtasun neurriak bete eta arriskurik ez izateko. Mozketa Alapaka keleko 15-17an egingo denez, automobilek tarte harretara arte dauden garajeetara sartu eta irteteko aukera izango dute.

Bulego Teknikoak eta Hiritarren Segurtasuneko Alorrek jada koordinatu dira, lan eremua nahiz bide mozketa seinaleztatu eta aurreikusitako beharrak gauzatu ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da