Lobiano Kulturgunean gozatu ahal izango 'Animal Blues' zuzeneko musikaz eta kalitateaz

19.02.16
Ermua Antzokia

Bizkaia jazz-blues zirkuitua Ermura bueltan da asteburu honetan, Animal Blues talde nafarraren eskutik. Taldea osatzen duen laukotea bihar arratsean emango du kontzertua Lobiano Kulturgunean, iluntzeko 20:00etan hasiko delarik emanaldia. Sarrerak jada salgai daude 8 euroren truke Kutxabanken webgunean entitatearen orotariko kutxatzainetan, eta baita Lobianon bertan ere. Bihar ikuskizuna hasi artean sarrera erosteko parada ere izanan dugularik.

Blues, rock, r’n’b eta jazzaren eragin handia duen soula jotzen duen taldea da Animal Blues. 2012. urte amaieran osatu zen hirukote formatuarekin Iruñean, musikariak Juanma Urriza (bateria), Kike Arza (baxua) eta Jaime Alvarellos (gitarra eta ahotsa). Hasiera-hasieratik musika malgua egin nahi izan dute, musika beltzaren tradizioan berezko lekua edukitzeko. 2013ko urrian laukote bihurtu zen hirukotea, Alejandro Mingot gitarra eta lap steel jotzailea bildu baitzen taldera. Taldearen izen bereko lehenengo grabazioan eta agertoki batera igotzen den bakoitzean islatzen da taldearen maila.

''Gaztelupeko Hotsak'' bere webgunean egiten dituen aurkezpenetatik edanez ''Ñabarduran dago gakoa'' tituluko testuaren bidez aurkezten ditu. Produktora diskografikoaren esanetan Animal Blues banda ekleptikoa da, blues musikaren baitan ederki moldatzen dena lenguaia eta ikuspuntu ezberdinez baliatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean