Spotlight eta Zootropolis 3D filmek amaiera emango otsaileko Antzokiaren zineari
Otsaileko zine programazioa asteburu honetan amaituko da, eta ez hala moduz. Oscar sarietarako sei izendapen duen –pelikula eta zuzendari onenarenak barne- Spotlight titulua eta Disney faktoriaren animaziozko azkena Zootropolis 3D ikusi ahal izango baititugu. Azken horrek ikusle kopuru ikaragarri handia izaten ari da, arrakastatsua benetan.
Asteburuaren aurretik eta osteguneko zineklubean aparta den beste filma bat ikusi ahal izango dugu, Nanni Moretti zuzendari italiarraren Mia Madre zinta. Filmean aktore apartak bildu izan ditu, Moretti beraz gain, lan ederra egiten duen Margherita Buy eta beti asko saiatzen den John Turturro baitaude. Margherita zine zuzendaria da eta bere azken lana izango dena filmatzen dago, horretan zailtasunak ditu bere ama larri gaixo dagoelako eta bere alaba nerabearekin liskarra izango duelako. Filma dibertigarria izanik ere, une batzuetan tristea da. Bihozbera eta hunkigarria da Mia Madre, denbora pasa izanaren inguruko hausnarketa sentimentala batetik eta gizarte modernoaren atsekabeen inguruko satira bestetik. Filma aparta, azken urteetako Moretti onena agertzen duena. Filma Caro diario titulu apartaren mailan dago. Mia madre ostegun iluntzeko 8 eta erdietan proiektatuko dugu jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda larunbat arratsean izango da, Thomas McCarthy zuzenariaren Spotlight ikusi ahal izango baitugu. Filman lan egiten dute Mark Ruffalo, Michael Keaton eta Rachel McAdams aktoreek. Spotlight 6 izendapen ditu Oscar sarietarako, pelikula eta zuzendri onenarenak barne egonik; horrez gain Ruffalo eta McAdams aktore sekundario onenen sarirako hautatuak izan dira. Filma bentako kasuan oinarritua dago eta Pulitzer saria eskuratu zuen Boston Globe egunkariak egindako ikerketa, zeinak eliza katoliko batean sexu erasoak izan zirela argitu eta frogatu ondoren. Filma distiratsua eta eraginkorra da, ikuslea hasieratik harrapatzen duten horietakoa, istorioa aurrera egin ahala sentsazio ezberdinetan murgilduaz. Lan nabarmena da. Spotlight larunbat arratseko 7:30etan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.
Asteburuko bigarren proposamena beste zinta amerikar ikusgarria da. J. Blakeson zuzendariaren La quinta ola titulukoa, hain zuzen ere. Zientzia fikziozko produkzio handia da, Rick Yanceyk idatzitako eleberri arrakastatsua oinarri duena. Lau alditan gauzatu izan den estralurtarren inbasio arrakastatsuaren ondoren, bosgarrenak gizakion azken aztarnak ezabatzeko arriskua du. Neska gazte batek bere anai txikienaren eta bizirauteko moduaren bila dabil. Akzioko filma ikusgarria da, oso entretenigarria abentura, ikuskizuna erromantzea eta intriga ederto uztartzen dituena. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan.
Igandean eta haur eta gazteentzako emanaldian aldiz, Zootropolis 3D ikusteko aukera izango dugu, arratseko 5etan. Disney faktoria ikusgarriaren azken arrakasta, gidoi argia duena eta oso entretenigarria dena. Zootropolis Disneyren klasiko bildumetan sartzeko bidean da, ikusi beharko.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan