Txalo produkzioak 'Heroiak' antzezlana aurkeztuko Ermua Antzokian

24.02.16
Ermua Antzokia

Txalo produkzioak ‘Heroiak’ antzezlana dakar Ermua Antzokira aste honetan. Antzezpena ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan izango da. Sarrerak 10 euro balio du eta, jada, aldez aurretik eros dezakegu Kutxabank entitateren webgunean, bere orotariko kutxazainen sarean, Lobiano Kulturgunean eta baita ere ikuskizuna hasi artean takilan bertan. Aktoreak Joxe Ramon Soroiz, Kandido Uranga eta Ramon Agirre dira, Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean. Emanaldiak laurogei minutu irauten ditu eta euskara hutsean da.

Txalok dakarren ‘Heróes’ muntaia Gérald Sibleyrasen Héroes comedían du bere oinarria, zeinak Komedia Berria onenaren aipamena jaso zuen 2006ko Laurence Olivier Sarietan. Obra estreinatu den antzoki guztietan ikuslego eta kritikaren oniritzia jaso izan du.

Lehen Mundu Gerrateko hiru soldadu beterano aurkituko ditugu obran, asper-asper eginak ospitale militar batean. Hitz-jario biziak aspaldi ahaztutako kanpaina militarrak gogorarazteko, hitz-aspertuak, bizitzari buruzko hausnarketak… den dena irribarre eta barre algaraz hornitua. Euskal antzerkigintzako zuzendari paregabea, hiru antzezle handi eta Txalo konpainiaren kalitatezko ekoizpen baten aurrean gaude.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean