Zerukoa kaleko igogailuaren egitura eta pasagunea jarriko

24.02.16
Hirigintza

Udal bulego Teknikoak aditzera eman du biharko egunean -otsailaren 25eko ostegunean- Zerukoa eta Ongarai kaleak lotuko dituen igogailuaren egitura eta pasagunea jarriko direla eta lehen kale hori trafikoarentzat itxita izango dela egiturak instalatzeko beharrezkoa den denboran. Enpresa esleipendunak metalezko egitura hori altxatzeko eta proiektuan aurreikusi bezala kokatzeko garabi handi bat ekarriko du, zeinak altxa eta zintzilik izango duen egitura lotzen den bitartean. Hori amaitutakoan pasagunearekin berdin egingo da, bere kokalekuan jartzeko.

Orain egun batzuk esaten genuenari jarraiki bihar etorriko da Gasteizko tailerretik igogailuaren kabina hartuko duen egitura. Euskarria goizean goiz iritsiko da eta zortzi eta erdietan bere kokalekuan zutik jartzen eta eusten hasiko dira. Egitura zutik jarri ondoren kamioia Gasteizera bueltatuko da berriz, pasabidea ekarri eta hori jartzeko biharko eguneko arratsean zehar. Zerukoako pieza biek San Pelaion orain zortzi egun atzera jarri zirenak baino txikiagoak dira, egituraren altuera hamar metroko baita eta pasaguneak ere luzera berdina dituelako.

Egitura bihar altxa eta lotuko denez gero, Zerukoa kalearen azkeneko zatia moztu egingo da segurtasun neurriak bete eta arriskurik ez izateko. Halaber, Zerukoa auzotik Ongarain ditugun ikastetxe eta institutuetara igotzen diren ikasle eta pertsonek bihar ezin izango dute bide hori erabili, oinezkoek ere itxita izango dutelako segurtasuna bermatzeko.

Bulego Teknikoak eta Hiritarren Segurtasuneko Alorrek jada koordinatu dira, lan eremua nahiz bide mozketa seinaleztatu eta aurreikusitako beharrak gauzatu ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke